Estatuko erakunde kaudimentsuenaren banka pertsonala

Kutxabank Espainiako erakunderik kaudimendunena da bederatzigarren urtez jarraian, Europako Banku Agintaritzak (EBA) egindako gardentasun-ariketaren arabera.

Harremanetan jarri gehiago jakiteko

Kudeaketa espezializatua

Banka Pertsonalaren taldeko %100 Finantza-aholkularitzako ziurtagiri espezifikoa du, kanpo erakundeek egiaztatua.

Ondarearen Plangintza

Ondare-plangintzaren helburua etorkizuneko baliabideen eta etorkizuneko beharren arteko oreka lortzea da. Ondare-kudeaketa on batek ondare-plangintza on batean oinarrituta egon behar du.

Kutxabanken plan pertsonalizatuak egiten ditugu, gure bezero bakoitzaren finantza-helburuak jasotzen dituena. Horrela, helburu horiek lortzera bideratutako estrategia optimoak definitu eta gauzatzen dira, haien bilakaeraren etengabeko jarraipena eginez.

Plangintza fiskala

Fiskalitatean adituak gara. Zuretzat zerga-eragin txikiena duen erabakia hartzen lagunduko dizugu, epe ertain eta luzeko ikuspegiarekin, besteak beste:

  • Etxebizitzen sal-erosketan
  • PFEZ ekitaldiaren plangintza
  • Erretiroa planifikatzea
  • Dohaintzak
  • Oinordetzak
  • Laneko kalte-ordainak
  • Enpresen salmenta, partaidetzak.

Zure kudeatzaila non eta behar duzuenan

Zure kudeatzaile pertsonalarekin harremanetan jarri ahal izango zara nahi duzunean Kutxabank bulegoan edo modu digitalean, gure banku mugikorraren bidez.

  • Online elkarrizketak izatea zure kudeatzailearekin
  • Dokumentuak trukatzea eta sinatzea ingurune guztiz konfidentzial eta seguru batean
  • Hainbat titularrek dokumentu bat sinatzea (kontratua, transakzioa), une desberdinetan.

Horrela, Kutxabank zu zauden lekuan izango duzu. Gure aplikazioaren bidez kontrolatzeko aukera izango duzu zure ondare, zerga eta finantza-kudeaketa guztiak.

Publizitatea

Premium Produktuak

Estatu osoko harpidetza garbietako liderrak 2020an

Expansión-ek 2021eko urtarrilean argitaratutako INVERCO txostenean jasotako harpidetzen hazkundea.

Plus Zorro Delegatuak

Banka pertsonaleko gure bezeroei aholkularitza eta kudeaketa espezializatuko zerbitzuak emateko gaitasun eta ezagutza egiaztatuak dituzten kudeatzaile adituz osatutako profesional-talde bat. 

Plus Ondare Zorroa Plus Eboluzio Zorroa Plus Errendimendu Zorroa Plus Inbertsio Zorroa
Zorroaren arriskua Ertaina Ertaina Handia Oso handia
Gomendatutako inbertsiogile-profila Moderatua Orekatua Ausarta Arriskuzalea
Gomendatutako gutxieneko epea 3 urte 4 urte 5 urte 6 urte

Profesional adituek aukeratzen dituzte zorro bakoitza osatzen duten inbertsioak, merkatuaren inguruan dugun ikuspegian oinarrituta. Inbertsio horiek zenbait arrisku-mota izan dezakete (merkatu- arriskua, kreditu- eta kontrako alderdi-arriskua, likidezia-arriskua, dibisa-arriskua eta merkatu emergenteen berezko arriskuak). Inbertsioetan onartutako arriskua aukeratutako fondoen eta une bakoitzean merkatuak duen egoeraren araberakoa izango da.

Zerbitzua 60.000 eurotik aurrera dago eskuragarri (gutxienez 20.000 euro mantendu behar dira). Hilean 100 eurotik gorako harpidetza-kuoten bidez aldizkako ekarpen automatikoak egiteko aukera.

Datuek erakusten dute aktiboen kudeaketa dibertsifikatuak arriskua murrizten laguntzen duela.

Dibertsifikazioa eta denboran inbertsioa banatzeko modua funtsezkoak izan dira munduko ekonomiak azken urteotan bizi izan dituen une zailak gainditzeko.

Kudeaketa-eredua errenta aldakorrarekiko esposizio-mailetan oinarritzen da, eta horrek merkatuen errealitate aldakorraren aurrean arintasunez jarduteko aukera ematen digu. 

Plus Ondare Zorroa Plus Eboluzio Zorroa Plus Errendimendu Zorroa Plus Inbertsio Zorroa
Errenta aldakorraren gutxieneko eta gehieneko tarteak %5 - %25 %20 - %40 %30 - %70 %60 - %100

Esku onetan egotearen bermea.

Zure inbertsioak ondo kudeatzeko inbertitzeko zure helburuak ulertzetik hasten da. Inbertitzerakoan, zure helburuak zeintzuk diren ulertzea eta zure abiapuntua, finantza-gaitasuna eta etorkizuneko likidezia-beharrizanak aztertzea funtsezko alderdiak dira inbertsio-motarik egokiena zehaztu ahal izateko. Gure bezeroei inbertsioak egiten laguntzeko, merkatuak eskaintzen dituen aukerarik onenak bilatu eta eskaini behar ditugu.

Hori dela eta, honako alderdiei lotutako kostuak banakatuta azaldu behar dira: alde batetik, Zerbitzu beraren kudeaketa; eta bestetik, Zorroak osatzen dituzten Inbertsio Fondoen Erakunde Kudeatzaileen komisioa.

Urteko kostu finkoa %0,37 + BEZa (%21) da, hau da, kudeatutako urteko batez besteko ondarearen %0,44.

Horrez gain, soilik zure Zorroak egutegiko urtean irabaziak izan baditu, lortutako errebalorizazioaren gaineko %5eko kostu aldakorra egongo da. Kontuan izan kostu hori emaitza positiboek aurretik lortutako errebalorizazio bat gainditzen dutenean soilik ezarriko dela, horren ondorioz kostu aldakor hori dagoeneko ordaindu badu.

Zenbateko horiek dagokion BEZren bidez handituko dira (gaur egun, %21); beraz, guztizko kostu finkoa eta guztizko kostu aldakorra, hurrenez hurren, benetako kostuaren gaineko %0,44 izango dira (%0,37 + BEZ) eta birbalorazioaren gaineko %6,05 (%5 + BEZ). Diru-kopuru horiek bezeroaren kontuan zordunduko dira. Bezeroak beren-beregi besterik esan ezean, kopuru horiek ordaintzeko, zorroaren fondoetako partaidetzak salduz kobratuko dira.

Zerbitzu hau ordaintzeak barne-kostu askoz merkeagoak dituzten fondoak erabiltzeko aukera eskaintzen dizula jakin behar duzu. Hala, gure zerbitzuaren eraginkortasunari esker, Fondoen Sozietate Kudeatzaileen komisioetan prezio txikiagoak lor ditzakegu.

Hiruhileko bakoitzean zorroari buruzko txosten osoa jasoko duzu, hurrengo alderdiak barne hartuta:

  • Analisia, merkatuaren egoerari buruzko iruzkinak eta aurreikuspenak.
  • Zorro delegatuan egindako mugimenduak eta aldaketak, erabaki horiek hartzera eraman duten arrazoiak argudiatuta.
  • Zorroaren osaera, bertan dauden fondoak eta horiek zorroaren barruan duten pisua zehaztuta.
  • Zorroaren hiruhileroko errentagarritasuna eta kontratatu zenuenetik metatutakoa.
  • Gako ekonomikoak, egoera makro-ekonomikoaren eta merkatuen laburpenarekin batera.
  • Errentagarritasunei buruzko informazio orokorra.
  • Egindako jardueren eta aurreikuspenen inguruko iruzkinak.
* Hiru hilean behin txosten osoa bidaltzen den hileetan izan ezik.

Zerbitzua 60.000 eurotik aurrera dago eskuragarri (gutxienez 20.000 euro mantendu behar dira). Hilean 100 eurotik gorako harpidetza-kuoten bidez aldizkako ekarpen automatikoak egiteko aukera.

Platinum Txartela

Kutxabank Visa Platinum txartela, Premium bezeroentzat  diferentzia  markatzen duten pribilegioekin.

Eta kutxabank kreditu-txartelen gainerako onurak

Plus Hipotekak

Izan ere, askotan hobe da etxebizitza/lokal baten erosketa finantzatzea fondo eta zorroetan dugun dirua erabili gabe. Horrela, likidezia mantentzen jarraituko dugu inbertsio-aukera eta proiektu berriak aprobetxatzeko edo etorkizunean sor daitezkeen beharrei aurre egiteko.

Zorro delegatuak: Kutxabank SAk eskaintzen du Kutxabank Gestion SAU IKESK sozietateak kudeatutako inbertsio-zerbitzu hau. Inbertsio Fondoez osatuta dago eta Cecabank SA da bere gordailuzaina (Alcalá 27, 28014 Madril. IFK: A86436011. 2012/11/16an eta 236 zenbakipean izena emanda CNMVren erregistroan).

Bai folleto osoa eta bai inbertsio-fondo bakoitzaren inbertsiogilearentzako oinarrizko datuak dakartzan dokumentua CNMVn daude. Gainera, CNMVen, Sozietate Kudeatzailean, bulegoetan eta www.kutxabank.es webgunean jaso daitezke.

Kutxabank, S.A., Kale Nagusia, 30-32 48009 Bilbo. IFK: A95653077.

Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta: Tomoa: 5226; Liburua: 0; Orria: BI-58729; Folioa: 1; Inskripzioa: 1