Finantza-atalean sartuGizarte-ekintzan sartuGizarte-erantzukizunean sartuErakunde-gobernura sartu

Gizarte-finantzaketa

Gizarte-finantzaketarako tresnak: BBK Solidarioa

Gazteekin ez ezik, gizarteak baztertzeko arriskuan edo dagoeneko baztertuta dauden pertsonekin ere lan egiten dugu. Haientzat, finantzaketa eskuratzea bazterkeriarik atera eta bizitza normalizatua bideratzeko aukera da. BBK Solidarioa fundazioa 2003ko uztailean sortu zen, BBK Gazte Lanbidean fundazioaren urtetako eskarmentuan eta BBKren jakintzan oinarrituta.

BBK Solidarioak pertsonak harremanetan jartzen ditu; hori da jarduteko modua. Batetik daude aurrezkia medio komunitatearen garapenean lagundu nahi duten pertsonak, hau da, gizartearen garapen ekonomiko, sozial eta pertsonalean lagundu nahi dutenak. Eta bestetik daude finantza-jarduera espezifikoa behar duten eta eskatzen duten pertsonak, finantza-sistema tradizionalak ez baitie laguntzen. BBK Solidarioaren helburua da jendea finantza-sisteman sartzea. Horretarako, aurrezki solidarioa erabiltzen dugu eta proiektu pertsonal eta sozialetan parte hartzen dugu (konfiantzan oinarritutako maileguak ematen ditugu).

Arlo honetako urteko aitortza pozgarrienetakoa BBKren gizarte finantzaketa Europa Activako Atlas europarrean sartzea izan da, enpleguan praktika onen eredu delako. Europa Activa FEBEAren lan-batzordea da, Finantza eta Banka Etikoaren eta Alternatiboaren Europako Federazioa da FEBE, eta 13 herrialde europarreko 25 finantza -erakundek osatzen dute. BBK Solidarioa eta BBK Gazte Lanbidean fundazioek Bizkaiko 8 laneratze enpresa eta irabazi asmorik gabeko erakundetan parte-hartzea aitortu du Europa Activako Atlasak gizarte finantzaketaren paradigma delako, sustatu dituen gizarteratze eta laneratze prozesuen ondorioz. Enpleguan Praktika Onen Atlas Europarrak azpimarratzen du BBK Gazte Lanbidean eta BBK Solidarioa fundazioen parte hartzea erabakigarria izan dela laneratze enpresa batzuk abiarazteko, gizarte-finantzaketa jaso ondoren ekin baitiete euren jarduerei. Beste kasu batzuetan, BBK fundazioek, dagoeneko jardunean zebiltzan ekimenen bateratze, hedatze edo berrikuntza prozesuetan hartu dute parte.

Aipatutako praktika onen ereduak, zailtasunak dituzten kolektiboen gizarteratzean eta laneratzean diharduten enpresei buruzkoak dira, interes orokorreko gizarte jardueretan egiten dute lan, baita birziklatzean eta ondasunen berrerabilpenean ere. Hain zuzen ere, Lantegi Batuak, Emaus, Koopera, Cooperativa Gestión de Residuos, Lavanindu, New Or Konpon, Medrano eta Txukunberri dira. BBK finantza-erakundea den aldetik ari da ekimen hauekin elkarlanean, eta lana eskuratzeko zailtasuna duten pertsonentzako 2.900 lanpostu inguru sortzea edo finkatzea ahalbidetu dute.