Finantza-atalean sartuGizarte-ekintzan sartuGizarte-erantzukizunean sartuErakunde-gobernura sartu

BBK Solidarioa - Gizarte-ekonomia

Baliabideak esleitzerakoan lehentasunak ezartzeko funtsezko irizpideak ezartzea izaten da, beharbada, BBK Gizarte Ekintzaren eta gizartean esku hartzen duen edozein erakunde publiko nahiz pribaturen erronka nagusietariko bat. Irizpide horiek, definizioz, ez dira inoiz nahiko izango beharrizan sozialetan dagoen aniztasunari erantzuteko. Horregatik, ezinbesteko dugu BBKren esku-hartze sozialen parametroak aldiro-aldiro ezartzea, horien bitartez, unean uneko eskaera premiazkoenei arreta emango zaielako.

Ikuspegi honen arabera, BBK Solidarioa proiektuak -2010 arte BBK Gazte Lanbidean eta BBK Solidarioa fundazio desagertuek egiten zuten lanaren oinordekoak- bere baitan BBK Gizarte Ekintzaren jardueraren erreferente estrategiko nagusiak hartzen dituela esan dezakegu, huts egiteko beldur izan barik.

Gizarte-ekonomiaren aldeko proiektu honek xede berbera duten hiru dimentsio sinergiko eta koherentetan dihardu: tresna zehatzez eta proiektu definituen bidez, BBKren jardueraren jomuga diren komunitateen garapen sozial eta ekonomikoa sustatzea.

  • Batetik, gazte ekintzaileek edo langabetuek sustatutako jarduera ekonomikoak abian jartzen, finkatzen eta handitzen laguntzea. Lan-merkatura sartzeaz gain, lanpostu berriak sortzeaz dihardugu.
  • Bestetik, gizarte-finantzaketarako linea bat. Baliabide hau proiektuak garatzen dituzten pertsona eta erakundeen esku dago, betiere gizarte-eragina baldin badute eta irabazi asmorik gabeko ekimen pribatuetara bideratzen bada, gizartetik baztertuta geratzeko arriskupean dauden kolektiboekin lan egiten dutenean. Horren barruan sartzen dira hurrengo ekimen hauek: lan merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei enplegua eskaintzen duten gizarteratzeko enpresak, elkarte-sarearen eguneroko kudeaketa, ohiko kreditu-sistematik baztertutako pertsonak, beharrizan pertsonal edo familiarrei aurre egin behar dietenean.
  • Azkenik, egitura produktibo "sozialak" sortzen laguntzen duten inguruneak eratzeko xedez eraikitako aliantza eta sare-multzoa. Termino horren barruan, gizarteratzean, iraunkortasunean eta gizarte parte-hartzearen arabera merkatuan diharduten enpresa-ekimen berrien sustatzaileekin -pertsonak eta gizarte-eragileak- BBK-k landutako lankidetza eta konplizitate handia jarri ditugu.