Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Parte hartu familientzako 10 bidaien zozketan, Doñanako Natur Parkean abenturaz eta naturaz gozatzeko 2023ko Aste Santuan. Bisitaldi gidatuei esker, familia irabazleek inguru horretako ekosistema ezagutzeko aukera izango dute, dromedarioaren gainean ibili ahal izango dira dunen parkean, surfa eta paddle surfa egin ahal izango dute, bai eta familia osoarentzako tailer batean parte hartu ere, detektibe-lana egin eta inguru naturaleko sekretuak ikertu ahal izateko. Jarduera guztiak paregabeko ingurune naturalaz gozatzeko prestatu dira.
Parte-hartzea automatikoa da, Oinarrietan zehaztutako eskakizunak betetzen badira. Zozketa 2023ko otsailaren 4an izan da eta familiak dagoeneko kontaktatuak izan dira. Zorte on!
Doñanako Natur Parkea eta inguruneak ezagutzeko familientzako zozketa hau berriro egingo dugu, honako hau guztia barne duela:
Zozketa honen bidez, gure bezero gazteenen eta haien familien leialtasuna saritu nahi dugu. Kutxabank familia irabazleekin harremanetan jarri da.
Iaz, familiek balorazio hauek bidali zizkiguten:
«(…) bidaia zoragarria izan da, esperientzia ahaztezin bat. Agentzian eta Kutxabanken jaso genuen arreta zein gidariak, hotela, hegaldia eta jarduera guztiak bikainak izan dira. Ezin dugu hitzez adierazi zein ederra izan den jasotako arreta eta familiarekin bizitako esperientzia hau. Seme-alabek izugarri gozatu dute, eta baita guk ere. Eta haiek zoriontsu ikusteak gu egiten gaitu zoriontsu. Taldea ere oso jatorra izan zen. Oso ondo konpondu ginen eta gure seme-alabek lagun asko egin zituzten».
«Dena. Den-dena gustatu zaigu. Dromedarioan egindako paseoa, Rocíora egindako bisita, haurrentzako ur-ekintza, Doñanako zirkuitua, ingurunearen miaketari buruz gidariek eman zizkiguten azalpenak. Jarduera guztiak bikainak izan dira».
«Bidaiak gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Dena izan da zoragarria: jardueren antolaketa, koordinazioa eta komunikazioa, lekua eta gidarien profesionaltasuna. Haiei esker, bidaia hau esperientzia ahaztezin bat izan da».
«Bidaia bikaina izan da. Den-dena zoragarri, gidarien profesionaltasuna nabarmendu nahi dut. Atsegin eta arreta handiz antolatu dute dena eta ezin hobeto egon gara une oro. Horri guztiari esker, esperientzia ahaztezin bat bizi izan dugu».
2023ko Aste Santuan izango da bidaia.
-
-
Parte-hartzea automatikoa da, Oinarrietan zehaztutako eskakizunak betetzen badira.
Familia irabazleak, notarioaren aurrean egindako zozketan, honako parte-hartze zenbakiak dituztenak izan dira:
HA8362 - HT0470- KB4686- KT6794- LK8902- MC1010- MU3118- NL5226- OC7334- OU9442
Familia irabazleak dagoeneko kontaktatuak izan dira. Zorionak!
2023/02/04
2023/02/04
Hainbat egun gaua barne