Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Aseguru honekin, aurrezkiak errenta bermatu bihurtuko dituzu, diru-sarrerak nahi duzun bezala osatu ditzazun.
Errenta modalitate anitz dituzu aukeran, iraunaldiaren, aseguratutako pertsona kopuruaren, maiztasunaren, zenbatekoaren eta halako beste ezaugarrien arabera sailkatuak. Errenta multzo nagusi bi ekarri dizkizugu hona, interesgarriak irudituko zaizkizulakoan:
• Biziarteko errentak: Errenta aseguratutako pertsona bizi artean ordainduko da, eta berori hiltzen denean, amaitutzat joko da.
• Aldi baterako errentak: Errenta aseguratutako pertsona bizi artean ordainduko da, kontratatutako epea amaitu arte.
Aukera dago bi errenta horiek beste bizi-aseguru batzuekin batera kontratatzeko, bakoitzaren premien arabera.
Esaterako, biziarteko errenta eta bizitza osorako asegurua kontratatu daitezke. Hala egitean, honako berme hauek eskainiko dira:
• Kontratatutako errenta kobratzea, aseguratutako pertsona hil artean.
• Hil eta gero, heriotza-kapitala haren onuradun direnei ordaintzea (hasieran egindako ekarpenaren balioagatik).
Bestetik, aldi baterako errenta bizi-aseguru mistoarekin batera kontratatu daiteke. Hala egitean, honako bermeak eskainiko dira:
• Aseguratutako pertsonak bizirik dirauen bitartean jasoko du kontratatutako errenta, kontratatutako epea amaitu arte. Epea amaitutakoan, biziraupen-kapitala kobratuko du (hasieran egindako ekarpenaren balioagatik).
• Errentarako ezarritako epea amaitu aurretik hiltzen bada, heriotza-kapitala haren onuradunei ordainduko zaie (hasieran egindako ekarpenaren balioagatik).
Gainera, beste aseguru batzuekin konbinatutako errenta horietan onartuta dago erreskate osorako eskubidea.
* Errenta-asegurua Kutxabank Bizitza eta Pentsioak S.A.U.-ren asegurua da. Kutxabankek Kutxabank Vida y Pensiones SAUren banku-aseguru operadore esklusiboa da, Kutxabank Aseguradora SAUrekin jarduteko baimena du eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroan inskribatuta dago OE0004 zenbakiarekin.
• Aukera ona dira, likidezia izanagatik, unean duten diru-sarrera osatu nahi dutenentzat, aldizka zenbateko finkoa kobratuko dutela bermatuz.
• Zergen ordainketari dagokionez ezin egokiagoak dira: esate baterako, biziarteko errenta kobratzen duen bezero batek, 70 urte edo gehiago baditu, higigarrien kapitalaren etekinengatik urtero kobratzen duen zenbatekoaren % 8 baino ez du zergetan ordaindu beharko