Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Etxe-asegurua

Kutxabanken etxe-asegurua arrisku anitzerako asegurua da, babes pertsonalizatua eta 24 orduko arreta eskaintzen dizuna.

Etxe eta pertsona bakoitza berezia denez, gure asegurua egoera guztietara egokitzen da: jabeak, maizterrak, etxebizitza errentan jartzen dutenak, ohiko etxebizitzak, bigarren etxeak, udako etxeak....

Hona hemen bere abantaila nagusiak:

  • Ondasunen balorazioa, berria erosteko balioagatik eta antzinatasunagatik prezioa jaitsi gabe.
  • Frankiziarik gabe.
  • Lapurreta kasuetarako babesa, etxetik kanpo gertatzen diren lapurretak eta txartelekin egindako iruzurrak barne.
  • Ordainketa zatikatua, gainordainik gabe. 
  • Aditu talde batek egindako arreta, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, telefono honetan: 902 210 368.

  • Ezbeharrik izan ezean, aseguruaren priman % 20ra arteko hobariak jasotzeko aukera.
     Hobeto ezagutzeko, deskargatu estalduren taula xehea, aseguratutako edukiaren eta edukitzailearen kopuruekin.    

Estalduren mugak produktuaren Baldintza Orokor Berezietan jasota daude.

Kutxabank Aseguru-etxearen asegurua da. KUTXABANK, Kutxabank Bizitza eta Pentsioak sozietatearen bankako aseguruen operatzaile bakarra da, eta haren baimena eman du Kutxabank aseguru-etxearekin eragiketak egiteko. Gainera, artekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago hurrengo zenbakiaz: C0654A95653077. etxe-asegurua

Dokumentazioa

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago