Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Efektibo mailegua

Eskudirua behar duzu berehala? Guk emango dizugu klik batean, paper piloa bete eta tramite luzerik egin beharrik gabe.

Kutxabanken bezero izate hutsagatik, aurrez emandako kreditu bat daukazu erabilgarri. Hau da, entitatearekin daukazun loturaren araberako mailegu bat emango dizugu, edozein ustekaberi aurre egiteko, proiektu berri bati ekiteko edo amets bat betetzeko. Behar duzunerako zure kreditu pertsonala, abantaila ugarirekin:

  • 500 eta 40.000 euro bitartean eska ditzakezu (1.500 € Online Bankuan), aurrez onartutako mugaren arabera, eta berehala egingo dizugu abonua kontuan.
  • Epea: 7 urtera arte.
  • Amortizazio kuota iraunkorra, eta ordainketa-eguna hautatzeko aukera (bulegoetan egiten diren kontratazioetarako).
  • Egunean 24 orduz zure Online Bankuan eta Kutxabank app-ean.
  • Tramite eta paperik bete beharrik gabe; aski da zure NANa eta sinadurarekin.

Zer egin behar duzu? Oso erraza da. Hurbilen daukazun Kutxabank bulegoan tramitatu dezakezu, edo 40.000 eurotik beherako mailegua bada, 5 minutuan eskatu dezakezu Online Bankuaren, Kutxabank app-aren edo 901 335 566 telefonoaren bidez.

Ezagutu Kutxabank Efektibo Maileguraren nondik norako guztiak

Gainera, 30 urte baino gutxiago badituzu, abantaila bereziak izango dituzu Gazteentzako Efektibo Maileguarekin.
 

Maiz egiten diren galderen erantzunak:

· Zer da Efektibo Mailegua?
Eskudirua berehala eskuratzeko eta edozein beharrizani aurre egiteko aurrez onartutako mailegu bat da. Zenbatekoa 500 eurotik 40.000 eurora artekoa izan daiteke. Gehieneko zenbatekoa Kutxabankekin daukazun harremanaren araberakoa izango da.
Gainera, Kutxabanken bezeroa bazara, paper piloa bete eta tramite luzerik egin gabe zure kontuan abonatuko dizugu.

· Zer da aurrez onartutako mailegu bat?
Bezeroak entitatearekin daukan loturaren arabera, Kutxabankek aurrez onartzen duen mailegu bat da, sinadura eta NANarekin soilik, dokumentaziorik aurkeztu beharrik gabe.

Zerbait hipotekatu behar dut nire Efektibo Mailegua kontratatzeko?
Ez, Efektibo Maileguak berme pertsonala dauka, eta, beraz, ez duzu ondasunik hipotekatu behar.

Diru-itzulketa aurreratuak egin ditzaket?
Bai. Kontsumorako kredituen legearen arabera, diru-itzulketa aurreratuengatiko konpentsazioa ezin da ezeztatze aurreratua egin izan bazenu ordainduko zenituzkeen interesen zenbateko osoa baino handiagoa izan.
Amortizazio-egunetik mugaegunera arte gelditzen den epealdia urtebetetik gorakoa bada, itzulitako zenbatekoaren % 1ekoa izango da konpentsazioa. Epealdi hori laburragoa bada, berriz, % 0,5ekoa.

Zein izan daiteke nire Efektibo Maileguaren gehieneko epea?
Zure maileguaren gehieneko epea 84 hilekoa izan daiteke.

Efektiboa Etxean izeneko gutuna iritsi zait; zer esan nahi du?
Gutuna bidali den unean aurrez onartuta daukazun kredituaren berri ematen dizu Kutxabankek gutun horretan. Epe jakin batean formalizatutako eragiketetarako eskaintza baliodun bat da, betiere ez badira loturak edo sailkapena aldatzen.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago