Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Etxebizitza Eraberritzeko Mailegua

Etxea eraberritu nahi baduzu, Kutxabanken lagunduko dizugu. Finantzaketa-tresna onena eskaintzen dizugu, sukaldea eta bainugela egokitzeko, zorua estaltzeko, klimatizazioa eta berogailua jartzeko, leihoak aldatzeko, arotz-lanak egiteko, margotzeko eta abar.

Izan ere, Etxebizitza Eraberritzeko Maileguak zure etxebizitzaren hobekuntza edo konponketa finantzatzeko aukera eskaintzen dizu, abantaila ugarirekin:

  • Gutxieneko zenbatekoa: 500 €. Gehienekoa: 75.000 €.
  • Amortizazio-epea: gehienez, 10 urte.
  • Kuota iraunkor finkoa, eta ordainketa-eguna hautatzeko aukera.

Zalantzarik izatekotan, 901 33 55 66 telefonora deitu dezakezu, edo zure ohiko Kutxabank bulegora bertaratu zaitezke. Gainera, Kutxabankekin daukazun loturaren arabera, Efektiboan erabilgarria baduzu, mailegua zuzenean onartuko dizugu.

Bestalde, zure etxebizitzaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanak egin nahi badituzu, Mailegu Berdea da zure beharretara hobekien egokitzen den mailegua.

Horra maiz egiten diren galderen erantzunak:

• Zer da Etxebizitza Eraberritzeko Mailegua?
Zure etxebizitzaren eraberritze-lanak ordaintzen lagunduko dizun mailegua da: sukaldea eta bainugela egokitzea, zorua estaltzea, klimatizazioa eta berogailua jartzea, leihoak aldatzea, arotz-lanak egitea eta margotzea.

Etxebizitza Hipoteka bat badaukat, Etxebizitza Eraberritzeko Mailegua eskatu dezaket?
Mailegua eskatu dezakezu, edo berritze-lanak egiteko behar duzun zenbatekoa hipotekari gehitu ahal diozu.

• Zer da mailegu baten UTBa?
UTBa maileguaren kostu osoa neurtzen duen tasa da, eta ehunekotan ematen da. Finantzaketa-eskaintzak alderatzeko adierazlerik onena da, aztertze-komisioa, irekitze-komisioa eta bestelako gastu gehigarri guztiak aintzat hartzen dituelako.

• Zer da amortizazio-sistema?
Maileguaren ordainketa hileko kuota bidez egiten denean.

• Zeintzuk izan ohi dira mailegu baten kostuak?
Interes-tasa, komisioak, derrigorrezko produktu gehigarrien gastuak (aseguruak, etab.) eta notarioaren ordainsaria, mailegua notariotzatik bideratzen bada.

• Diru-itzulketa aurreratuak egin ditzaket?
Bai. Kontsumorako kredituen legeari jarraiki, diru-itzulketa aurreratuagatiko konpentsazioa ezin da izan ezeztatze aurreratua egin ezean ordainduko zenituzkeen interesen guztizko zenbatekoa baino handiagoa.
Amortizazio-egunetik mugaegunera arte gelditzen den epealdia urtebetetik gorakoa bada, konpentsazioa itzulitako zenbatekoaren % 1ekoa izango da. Epealdi hori laburragoa bada, berriz, % 0,5ekoa izango da.
 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago