Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

ABANTAILAK

Eragiketa ohikoenak egiteko aukera ematen du:

  •  Fondoak kontuan sartzea.
  •  Bulegoetan eta Europar Batasuneko kutxazain automatikoetan dirua ateratzea.
  • Ordainagiriak helbideratzea.
  • Transferentziak bulegoetan eta online kanalen bidez egitea, 120 eragiketa gehienez (agindu iraunkorrak barne).
  • Zordunketa edo aurreordainketa-txartelekin ordainketak egitea, online ordainketak barne (Europar Batasunean).

Oinarrizko ordainketa-kontua kontratatzeko, Kutxabankek ez du eskatuko beste produktu edo zerbitzu batzuk ekuratzeko. Nolanahi ere, nahi izanez gero, titularrak ondokoak eska ditzake:

  • Internet bideko Banka zerbitzua
  • Zordunketa-txartela

ESKAKIZUNAK

Kontu hau kontratatu ahal izateko, bezeroak ez du beste konturik izan behar, ez Kutxabanken ez beste ezein erakundetan. Aitzitik, eskakizun hauetakoren bat bete beharko du:

  • Legezko bizilekua EBn izatea, baita helbide finkorik ez duten bezeroek ere.
  •  Babesa eskatu izana.
  •  Bizileku-baimenik ez izatea, baina arrazoi juridikoengatik edo egitatezko arrazoiengatik kanporatu ezin dutenean.

Eta, gainera:

  • Kontua ezin izango da erabili merkataritza edo enpresa-jarduera batekin edo ogibide batekin lotura duen helburu baterako.
  • Ezingo du zorpeko saldorik izan.


KONTUA NOLA KONTRATATU

  • Eskaera-orri bat bete behar da, eta, besteak beste, eskatzaileak beste konturik ez duela adierazi behar du, ez Kutxabanken ez beste ezein erakundetan.
  • Eskaera-orri hori aztertu ondoren (19/2017 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako epearen barruan), eta kapital-zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren prebentziorako kontrolei jarraikiz (10/2010 Legea, apirilaren 28koa), bezeroaren alta emateari eta kontua kontratatzeari ekingo zaio.

KOMISIOAK

  •  Mantentze-lanen komisioa: hiruhileko bakoitzean 9 euro. (1)

Bezeroak oinarrizko ordainketa-kontuarekin lotutako beste edozein produktu edo zerbitzuren inguruan galdetzen badu, produktuon ezaugarri nagusiak jasotzen dituen kontratua sinatu aurreko informazioa emango zaio aldez aurretik.

Oinarrizko ordainketa-kontua doakoa izan dadin aitorpena lortzeko, nahitaezkoa izango da 2019ko martxoaren 22ko 164/2019 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzea. Errege Dekretu horren arabera, oinarrizko ordainketa-kontuen doako erregimena ezartzen da finantza-bazterketa arriskua duten edo urrakortasun-egoeran dauden pertsonen onurarako.

 

(1) UTB - % 1,19, urtebetez eta aldi oro kontuko eguneroko saldoa 3.000 eurokoa bada, % 0ko urteko interes-tasa nominalarekin eta urtean 36 euroko mantentze-lanen komisioarekin (hiruhileko bakoitzean 9 €). Kontuaren likidazioa hiru hiletik behin egiten da.   

(1) UTB - % 3,55 urtebetez eta aldi oro kontuko eguneroko saldoa 1.000 eurokoa bada, % 0ko urteko interes-tasa nominalarekin eta urtean 36 euroko mantentze-lanen komisioarekin (hiruhileko bakoitzean 9 €). Kontuaren likidazioa hiru hiletik behin egiten da. 

 

Begiratu komisioei buruzko dokumentua hemen.

 

BEZEROARENTZAKO ARRETA ZERBITZUA

Kontuarekin edo zerbitzuekin lotutako edozein gairekin ados ez badaude, bezeroek idazki bat bidali ahal izango dute helbide honetara:

      Kutxabank - Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua

      Kale Nagusia 30-32, 4. solairua

      48009 Bilbo 

Ebazpenarekin ados ez badago edo, behin aplikatu beharreko araudian ezarritako epeak igarota, ebazpenik egin ez bada, titularra Espainiako Bankuaren Erreklamazioen Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan; hala ere, aldez aurretik erreklamazioa erakundeko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren aurrean aurkeztu beharko du nahitaez.

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago