Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Visa Dual K26

Aurkezpena

18 eta 26 urte bitarteko pertsona-taldearentzat jaulkitzen da. Jaulkipen eta mantentze-lanen kuotak automatikoki barkatuko zaizkio bezero-talde honi. Ez du onuradun-txartelik onartzen.

Xedea

Visa K26 txartelak edozein eragikera eta geroratze-mota jartzen dizu eskura.

Abantailak

Aukera guztiak zeuretzat, txartel bakarrean

Eskudirua ateratzea

  • Eskudirua kontuan zordunduz ateratzea
  • Kutxabankeko kutxazainetan dauzkazun kontu guztiekin eragiketak edo kontsultak egin ditzakezu
  • Eskudirua kreditu bidez ateratzea

Saltokietan ordaintzea

  • Hil bukaeran ordaintzea
  • Ordainketa geroratua

Zuk erabakiko duzu beti txartelak nola funtzionatzea nahi duzun.

Ez dauka mantentze-lanen komisiorik. 

Gainera, contactless teknologia dauka, txartela ordainketa-terminalera hurbiltze hutsarekin erosketak ordaintzeko aukera ematen dizun sistema berria. Ikusi contactless sistemari buruzko informazio gehiago hemen: contactlesskutxabank.es

Zerbitzuak

  1. Flexibuy

    300 €-tik gorako erosketak 12 hilabetez interesik gabe geroratzeko

    Argibide gehiago 

  2. Kutxabankplus
    Deskontuen programa eta abantaila gehiago marka onenetan, kontzertuetan, ekitaldietan, gastronomian... K26/26+ txartelak dituzten bezeroentzat soilik. Aldian behingo Newsletterra posta elektroniko bidez eta informazio guztia www.kutxabankplus.es webgunean. 
     
  3. Kutxabank aseguruak
    Txartelak istripu-asegurua eta bidaiako laguntza eskaintzen ditu doan. Kontsultatu horien ezaugarriak dokumentuen atalean, edo bestela jo gure bulegoetara informazio gehiagoren bila.
     
  4. Alerta sistema
    • iruzurrezko erabilerarako muga BAI 
    • iruzurrezko eragiketak detektatzea BAI
    • e-mail eta sms bidezko alertak BAI
       
  5. Kutxabank Sticker: mini txartel itsasgarria, zure sakelako telefonoan edo nahi duzun lekuan itsasi dezakezuna. Gailu horri esker, erosketak kontakturik gabe egin edo dirua contactless kutxazainetan atera ahal izango duzu, erosoago eta beste edozein txartelak eskaintzen dizun adinako segurtasunarekin.
     
  6. Txartel pertsonalizatuak: pertsonalizatu online zure txartela gehien gustatzen zaizun irudiarekin.
     

Informazio interesgarria

Txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, berehala jakinarazi beharko diguzu gure bulegoren batean edo 900 44 55 66 telefonoan.

Txartel titularraren mugak 

Kutxabankekin kontratatutako kreditu-muga, kontratuan jasota datorrena.

Kuotak

txartel nagusiaren urteko mantentze-kuota 0,00 euro

  • Istripu-aseguruaren baldintzen laburpena
  • Laguntza aseguruaren baldintzen laburpena

Doako asegururen baldintzen laburpena ikusi

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago