Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Visa Nakar

Sarrera

Visa Nakar txartela BBK-k sortu zuen gizarte-proiektu baten barruan dago.

Gainerako visa txartelen funtzionamendu bera duen visa txartel bat da, baina, gainera, gizarte-intereseko balioa dauka.

Xedea

Visa Nakar txartela irabazi asmorik gabeko elkarteekin batera jaulkitako Visa kreditu-txartel bat da. Bezero bakoitzak erabakiko du, programan atxikita dauden elkarteen artean, zeini lagundu nahi dion. Aukeratutako elkartearen logoa txartelean agertuko da, goian eskuinaldean. Txartelaren kuotaren zein saltokietan erabiltzeagatik sortzen duten sarreren % 10 emango zaio elkarte bakoitzari, zenbateko hori garatzen dituzten gizarte-proiektuetan inbertitu dezaten.

Nobedade gisa, Visa Nakar Lurgaia txartela jaulkiko dugu, Lurgaia Fundazioarekin batera jaulkitako Visa txartela. Zure hileko erosketak egiteko kreditu bat eskuratzeko aukera errazten du. Halaber, Visa Nakar Lurgaia txartelak kutxazainetan dirua ateratzeko aukera ematen dizu, kontuko saldo erabilgarria erabilita.

Visa marka onartzen duten munduko edozein tokitan baliagarria da txartel hau.

Abantailak

  • berehalako kreditua eskuratzeko aukera.
  • zerbitzu oro munduko edozein tokitan ordaintzea.
  • Off-line sektoreetan aritzeko erraztasuna (autobideak, aparkalekuak, erremonteak, etab).

Gainera, contactless teknologia dauka, txartela ordainketa-terminalera hurbiltze hutsarekin erosketak ordaintzeko aukera ematen dizun sistema berria. Kontsultatu contactless sistemari buruzko informazio gehiago hemen: contactlesskutxabank.es

Informazio interesgarria

Txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, berehala jakinarazi beharko diguzu gure bulegoren batean edo 900 44 55 66 telefonoan. 

Kutxabank aseguruak

Txartelak doako istripu-asegurua eta bidaia-laguntza barne ditu. Kontsultatu horien ezaugarriak dokumentuen atalean, edo bestela jo gure bulegoetara informazio gehiagoren bila.

Elkarteak

Alerten sistema

iruzurrezko erabilerarako muga
BAI
iruzurrezko eragiketak hautematea
BAI
e-posta eta sms bidezko alertak
BAI

Txartel titularraren mugak

Txartel titularraren muga Kutxabankekin kontratatutako muga da, kontratuan jasota datorrena.

Kuotak

hobaria helbideratutako nomina edo pentsioagatik

hobaria txartelean egindako kontsumoengatik

txartel nagusiaren urteko mantentze-lanen kuota
32.00 euro

 

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago