Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Hobaridun Gasolioa

-

Aurkezpena

Hobaridun Gasolioa txartela, baimendutako gasolina-zerbitzuguneetan erregai hau ordaintzeko tresna da.

Xedea

Hobaridun Gasolioa txartelak bakarrik balio du baimendutako xehekako saltokietan (gasolina-zerbitzuguneetan) hobaridun gasolioa ordaintzeko.

Ez du balio beste edozein saltokitan erabiltzeko eta kutxazain automatikoetan ere ezin izango da erabili.

-

Abantailak

  • sistema erabiltzen erraz, eroso eta azkarra da, eskudirua edo Gasolio Txekeak beti aldean eramatea saihesten duena
  • Txartel hau eta Gasolio Txekeak dira gasolina-zerbitzuguneetan gasolio-horniketa ordaintzeko onartzen diren ordainbide bakarrak
  • Txekeak ez bezala, erregaiaren edozein zenbateko eros dezakezu, aurrez ezarritako kopuru zehatz eta finkoei lotu beharrik gabe
  • erragai hau salgai duten gasolina-zerbitzugune guztietan onargarria da

abenduaren 28ko 38/1992 legeak arautu zuenez, "tasa gutxituko gasolioa bakarrik erabili ahal izango dute nekazaritzan, baratzezaintzan, abeltzaintzan eta basogintzan erabilitako trakzio-motorrek eta makineriak, baita motor finkoek ere."

Hartara, produktu honen merkatua osatuko lukete Kutxabank-ren pasiboko kontu baten titular diren pertsona fisiko eta juridiko guztiek, ondoko ataletako batean sartzen direnek:

  • nekazaritza
  • baratzezaintza
  • abeltzaintza
  • arrantza
  • auzo-erkidegoak (gasolioko berokuntza-instalaziodunak)
  • enpresak (berokuntza, multzo elektrogenoak...)
  • partikularrak (gasolioko berokuntza-sistema)
  • etab.

Informazio interesgarria

Galdu ala lapurtuz gero, adierazi lehenbailehen gure bulegoetako edozeinetan edo deitu 900 44 55 66 telefonoan.

  • pertsona fisikoak eskatuz gero, adinez nagusia izatea (pertsona juridikoek, berriz, ohiko eskakizunak bete beharko dituzte kontratatu ahal izateko).
  • Kutxabank-n ageriko pasiboko kontua edukitzea.
  • identifikazio fiskaleko txartela aurkeztea (Foru Ogasunean eskatzen da).
  • Hobaridun Gasolioa Txartela-ren kontratua bettzea.

Kutxabank aseguruak

  • aseguru-sorta dauka lotuta: istripuengatiko kalte-ordainak txartelaz ordaindutako bidaietan. -1.051.750 eurorainoko estaldura -bidaiako laguntza-. Kalte-ordaina bahiketa gertatuz gero. Titularraren istripu-asegurua.
  • bidaiariari laguntzeko zerbitzua: txartela galtzen bada edo lapurtzen badizute, beste bat emango dizugu 48 orduko epean eta larrialdietarako 1.000 $ AEB dolarreko zenbatekoa ere bai..

istripu asegurua 150.253 euro arte euren bidaia txartel honekin ordaindu duten bidaiarientzat. Ekipajearen lapurreta eta kalteak 601 euro arte. Ekipajearen atzerapena 150 euro. Informazio gehiago intereseko dokumentuetan .

-

Kuotak

txartel nagusiaren mantentze-kuota
10.00 euro
txartel onuradunaren mantentze-kuota
10.00 euro

 

Beste txartel batzuk

  • Visa Dual K

    Visa Dual

    Visa Dual

    Behar duzun guztia txartel bakar batean. Kutxazainetan dirua ateratzeko, saltokietan edo internet bidez ordaintzeko, eta Flexibuyrekin ordaintzea 12 hilabetez interesik gabe geroratzeko aukera, erosketak geroratzeko zerbitzuaren bitartez.

  • Visa Oro

    Visa Oro

    Visa Oro

    Balio erantsi argi eta garbia. Kutxabank txartelen abantaila guztiak, estaldura handiagoarekin eta aseguru bereziekin.

  • Visa Extra

    Visa Extra

    Visa Extra

    Zure erosketak gehienez 12 hilabetez geroratzeko, batere interesik gabe.
     

  • APP Kutxabank
  • Kutxabank Plus

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago