Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Samsung Pay

Samsung Pay

Erabil ezazu Kutxabank txartela Samsung Payren bidez saltegietan ordaintzeko.

 

Kutxabak Visa Txartela Samsung Pay gailuan eransteko, Samsungeko wallet appa ireki, sakatu "gehitu" eta txartela eskaneatu, edota sar itzazu txarteleko datuak eskuz. Horrez gain, txartela erants dezakezu mugikorreko atzealdera hurbilduta NFC teknologiaren bitartez.

Gogora zaitez Samsung Account aktibatzeaz. Eta irisa, hatz-marka edo pina sartzeaz.

 


Samsung Payri esker, honako ikurren bat duten edozein saltegitan ordain dezakezu:

 

Icono Check Desblokeatu mugikorreko pantaila eta irristatu atzamarra behetik gora.  

Icono Check Aukeratu Kutxabank txartela eta egiaztatu nor zaren hatz-markaren, irisaren edota Samsung pinaren bidez.
Icono Check

Hurbildu mugikorra saltegiko TPVra. Eta kitto!

Samsung Watch erlojuaren bidez ordaindu nahi baduzu, Galaxy Wear gailuan erregistratu.

 

Samsung Payri esker, dirua ere atera dezakezu mugikorra kutxazaineko contactless irakurgailura hurbilduta eta txartelaren pina sartuta.

Gogoratu, Samsung Payren bidez ordaintzean, txartela fisikoak eskaintzen dizkizun estaldura berak dituzu.

Samsung Payk ordainketak babesten dizkizu, segurtasuneko hiru geruzen bidez. Txartelaren datuak euskarri enkriptatu batean gordetzen ditu eta ez ditu saltegiarekin partekatzen. Samsung Knox plataformak zure mugikorra edo bestelako gailua denbora errealean monotorizatzen du. Eta ordainketak irisaren, hatz-markaren edo pinaren bidez baimentzen dira. Mugikorra galduz gero, berehala zerbitzua desaktiba dezakezu urruneko gailu baten bidez.

Gainera, ordaintzen duzun bakoitzean, Samsung Rewards puntuak pilatuko dituzu, oparien ordez trukagarriak.

Samsung Rewards

Samsung Pay gailua erabil dezaketen Samsung mugikorren zerrenda.

Samsung Pay gailuan, bezero partikular, enpresa eta profesionalentzako Kutxabank Visa txartelak erants ditzakezu, honako motatakoak: Dual, Classic, Urrezkoa, Estra, Debit, Dual Debit, Corporate, Ingeteam, Nakar, Partaide.

Kutxabanken baldintzak Samsung Payren bidez ordaintzeko.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago