Ekipamendurako mailegua

Azalpena

Finantzaketarako produktu honek fede-emaile publikodun poliza-mailegua du.

Xedea

Produktu honi esker, bere enpresa-jarduera garatzeko behar dituen elementu produktiboak (aktibo finkoa) eros ditzake Kutxabank-ren bezeroak, hau da, makineria, altzariak, industria-ibilgailuak, informatikako ekipoak eta abar.
 

Abantailak

  • malgutasun osoa, bezeroaren beharrizanen neurrirakoa: zenbatekoa, epea, ezaldia, amortizazio era...
  • interes-tasa finkoa eta aldakorra, merkatuaren baldintzen araberakoa
  • inbertsio berrien aurrekontuak eta errentagarritasuna kontrolatzea ahalbidetzen du  

Ezaugarriak

  • zenbatekoa higiezinerako helburuaren eta tasazioaren arabera
  • neurrirako amortizazioaren epeak

Kontrataziorako baldintzak

  • kontratatzeko eta bere burua behartzeko gaitasuna
  • ageriko aurrezkia kontuan hartzea
  • bezeroak berak betetako eta sinatutako finantzaketarako eskabidea
  • pro-forma faktura ala finantzatu nahi den ondasunaren salerosketarako kontratua
  • Elkarrekiko Berme Sozietatearen (SGRren) abala -aukeran-
         

Kontrataziorako oinarrizko dokumentuak:

  • pertsona fisikoak: NAN edo pasaportea
  • pertsona juridikoak:
    • identifikazio fiskaleko txartela
    • eraketa-eskritura
    • ahalordetze-eskritura

euskarria:

  • mailegu-polizak
  • amortizazio-taula 

egin ahal diren eragiketak: zati bat ala osorik kitatu