Higiezinen leasing-a

Azalpena (Zer da?)
Higiezinen leasing eragiketak ondasun higiezinen (eraikitakoak edo eraikitzeke) erabilera lagatzea helburu duten kontratuak dira. Ondasunak, beraz, etorkizuneko erabiltzailearen zehaztapenen arabera erosten dira xede horretarako, eta hartzaileak aldizkako kuota bat ordaintzen du trukean.


Abantailak.

  • Inbertsioaren % 100erainoko finantzaketa.
  • Zerga-arloko abantailak, kontratuaren xede den ondasunaren amortizazio bizkortuarekin.
  • BEZaren ordainketa geroratzea.
  • Inbertsio berrien errentagarritasunaren eta aurrekontuen kontrola.

 

Kutxabanken, leasing-a egin ahal izateko tresnak eskainiko dizkizugu.