Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Enpresaren informatika-zerbitzuen segurtasuna

Azalpena

Aseguru-produktu bat da, enpresen sistema informatikoak kaltetu eta informazio-aktiboak, bezeroen datu-baseak edo beste kaltetu dezaketen segurtasun-akatsek edo datuen urratzeek eragindako arriskuei estaldura ematea du helburu.

Kutxabank Cyber Aseguruak enpresaren ardurapekoak diren norbere zein hirugarrenen kalteei estaldura emateko balio du.

Gainera, gorabeherei erantzuteko kudeaketa-zerbitzua, administrazio-zigorrak eta fidantza zibilak ere bere gain hartzen ditu, besteak beste.

  • Norbere kalteen estaldurak:
    • Estortsio zibernetikoa: Finantza-arloko babesa estortsio gertaera baten aurrean. Adituen kontratazioek sorturiko gastuak eta estortsioa ebazteko beharrezko kalte-galerak ere barnean daude.
    • Datu-aktiboen galera: Honako arrazoi hauengatik kaltetu edo suntsitu diren datuak berreskuratzeko gastuak barnean hartzen ditu: ekintza informatiko gaiztoak, pirateria, giza akatsak, sistema informatikoari eragiten dioten sarearen itzalaldiak…
    • Etekinen galera: Finantza-arloko babesa honako gorabehera hauetako batek eragindako jardueraren etetearen aurrean: hacking, giza akatsa, programazio akatsa, zerbitzua ukatzeko erasoak, programa informatiko gaiztoak, itzalaldia, sarearen gainkarga eta baimenik gabeko erabilera edo sarrera.
  • Erantzukizun zibileko estaldurak:
    • Pribatutasuna urratzearen erantzukizuna: Kalte-galerak eta datuen edota isilpeko informazioaren (paperean zein formatu digitalean) isilpekotasuna urratzeak sortzen dituen gastuak (defentsa eta erantzuna) barnean ditu.
    • Erantzukizuna sareko segurtasun kontuetan: Defentsak, kalte-ordainek, administrazio-zigorrek eta gorabeheren erantzunek sortzen dituzten gastuak barnean hartzen ditu, informatika-programa gaiztoak, pirateria, zerbitzua ukatzeko erasoak, baimenik gabeko sarrera eta erabilerak… saihestu, eragotzi, horietatik babestu edo detektatzeko ezintasunak eragindakoak, hain zuzen ere.
    • Hedabideetan argitaratutakoaren gaineko erantzukizuna: Defentsa, kalte-ordain eta harreman publikoetako enpresa baten zerbitzuen gastuak barnean hartzen ditu, enpresaren webgunean edo sare sozialetan gaiztoki argitaratutako edukiak eragindako kalte morala edo izen-belztea erreparatzeko kalte-ordainei dagozkienak.
    • Gorabeherei erantzuteko gastuek, besteak beste, honako zerbitzuengatik ordaindu behar diren gastuak barnean hartzen dituzte: informatika forentsea, kontsumitzaileei egin beharreko jakinarazpenak, erakunde gainbegiraleekin harremanetan jartzeko lege-aholkulariak, kaltetuei eman beharreko informazioa, jakinarazpen-zerbitzuetarako dei-gunea, aholkularitza zerbitzua iruzur kontuetan, identitatearen berreskuratzea, harreman publikoak, abokatuak.

 

Kutxabank Kutxabank Vida y Pensiones-en banku-aseguruen operadore bakarra da. Kutxabank aseguru-etxearekin eragiketak egiteko haren baimena dauka, eta Bitartekarien Administrazio Erregistro berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago