-

Hizkuntza udalekuak

Barnetegia Bakaikun

Euskara ikasteko ez ezik, euskaraz bizitzeko ere toki paregabea dira barnetegiak. Giro ederrean, herritarrekin harremanetan, azkarrago eta errazago ikasten delako. Zer egiten da bertan? Eskolak, gramatikaren lanketarako zein bakoitzaren behar linguistikoei erantzuteko; tailerrak, hizkuntza eginez ikasten delako; kultur ekarpenak: hitzaldiak, musika emanaldiak… besteengandik ikasteko eta gure kultura hobeto ezagutzeko; eta irteerak, geure ingurua ezagutzea Euskara ikastea ere badelako. 16 urtetik aurrera, Bakainun (Nafarroa). Zenbat Gararen eskutik.

Azterketa ofizialak prestatzeko eskola bereziak egiteko aukera dago.

NORI ZUZENDUA

16 urtetik aurrera

DATA

1.-Ekainaren 9tik 21era bitartean

2.- Ekainaren 23tik uztailaren 5era bitartean

3.- Uztailaren 7tik 19ra bitartean

4.- Uztailaren 28tik abuztuaren 9ra bitartean

PREZIOA

Gaztedi: % 5eko deskontua aukeratutako ikastaroaren prezioaren gainean.

LEKUA

BAKAIKUKO ETXEA.
Galtzada kalea, 8. 31810, Bakaiku (Nafarroa)

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

GAZTEOLA.
San Bizente 2-4. (Kafe Antzokia). Bilbo.
Tel.: 944 23 75 91
bulegoa@gazteola.com
www.bakaiku.net

IZENA EMATEKO EPEAREN HASIERA

2025/02/17

IZENA EMATEKO EPEAREN BUKAERA

Plazak agortu arte

DURACIÓN

Hainbat egun gaua barne