Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Portal Kutxabank

 

Jardueren programa

Gaztedi Jardueren Programa

Hemen daukazue ikasturte honetarako prestatu ditugun aisialdi eta heziketa proposamenak, beti bezala Gaztedi Planaren titularrentzako abantailekin datozenak.

Zuen gustukoak izatea espero dugu. 

Jarduera nabarmenak

*Gaztedi prezioaz gozatzeko, nahitaezkoa da Gaztedi plana izatea eta haren zenbakia adieraztea inskripzioa egiterakoan.
  • -

    BBK udalekuak

    Datorren ekainean BBK Udalekuak bere 39. edizioa ospatuko du. Klima-aldaketaren aurkako sentsibilizaziora bideratutako jardueren ildotik egingo du, eta, horrela, aisialdirako gune bat sortuko du. Bertan haurrek modu ludikoan eta modu kooperatiboan planetaren oraina eta etorkizuna zaintzen ikasiko dute.

    Izan ere, gaur inoiz baino gehiago, planetaren aldeko konpromisoa hartzen dugu eta horrela izatea nahi izan dugu BBK Udalekuetan.

    Jasangarritasunaren aldeko apustua BBK Udalekuen 39. edizio honetako eredu gastronomikoan ere nabarituko da, elikadura osasungarria eta tokikoa nagusi izanik.

    BBK Udalekuak euskara ohiko komunikabide gisa sustatzen, baloratzen eta indartzen jarraitzen du, baina ingelesaren erabilera modu erraz eta dibertigarrian bultzatzearen aldeko apustua ere egiten du.

    Irakurri gehiago
  • -

    Hizkuntzen programa: Tarazonan eta Atzerrian

    Uda honetan martxan jarriko ditugu berriro Hizkuntza programak!

     %100eko ingeles udalekuak Tarazonan (Aragoi). Klaseak eta jarduera ezberdinak inglesa praktikatzen duten bitartean ederto pasa dezaten. 8 urtetatik 14ra bitartean. Uda honetan, etxetik gertuago ingelesa hobetu ahalko dute Tarazonako udaleku hauetan. 

    Eta atzerrian esperientzia ahaztezin bat bizi dezaten, Irlandan, Canada, Maltan eta Erresuma Batuan, ingeleseko eskolak, jarduerak eta txangoak uztartzen dira. Estatu Batuetan, Floridan eta Ingalaterra Berrian, familiekin bizitzeko programak modurik onena dira Amerikako kulturan murgiltzeko eta ahozko ingelesa praktikatzeko.

    Egonaldiak baita Frantzian eta Alemanian ere!

    Kontsultatu programa osoa. Izen-emateak zabalik. 

     

    Irakurri gehiago
  • -

    Eskalada, padel eta padbol

    Zure seme-alabak jolastea, salto egitea, korrika egitea, zuhaitzetara igotzea eta esploratzea gustuko badu, eskaladak hori guztia segurtasun eta konfiantza handiagoarekin egiteko aukera emango dio. Multijarduera campus honetan, kirola egiteaz gain, koordinazioa, oreka, kontzentrazioa eta arazoen ebazpena landuko dira, tailerretan egindako jolasen eta gaikako gymkana dibertigarrien bidez.

    Derioko Biwak Experience gunean, entrenamendurik onena egiteko instalazioekin eta segurtasuna erdigunean jartzen duen ingurune egokituarekin.

    Campusak Aste Santuan eta udan, bertako jatetxean bazkaltzeko aukerarekin. Egun solteetan joateko aukera.

    Irakurri gehiago
  • -

    Saskibaloi udalekuak Sito Alonsorekin.

    Campus honek udan saskibaloian jokatzen ikasteko eta kirol honetaz gozatzeko aukera emango die 9 eta 17 urte bitarteko haurrei. Haien kirol gogokoena egiten duten bitartean, sekula ahaztuko ez dituzten egunak biziko dituzte. 

    • Saskibaloi campusa: Saskibaloian trebatzeko saioak. Lehiaketak, hitzaldi teknikoak, bideoak.

    • Jarduera osagarriak: Kanpoko igerilekua eta klimatizatua aire librean. Aisialdiko jarduera antolatuak., aisialdiko jarduera antolatuak.

    Zuzendaria
    Sito Alonso (entrenatzailea ACBn). Egun guztietan bertan egongo da.

    Prezioak barne hartzen du: Bilbo eta Donostiatik aterako den autobus-bidaia.

    Irakurri gehiago
  • -

    Camp tecnológico Aste Santua eta udan.

    Uda eta Aste Santuko kanpusak: Errobotika Hezitzaileko jarduerak, bideojokoen programazioa eta garapena Scratch, Tynker, Code Monkey eta Unity-rekin, Diseinua eta Inprimatzea 3Dn, IOT eta Domotika, Dronak eta Errealitate Birtuala eta Minecraft. Materialak ingelesez erabiliko dira hiztegi teknikoarekin ohitzeko.

    Txikitatik mundu digital honetan gaitasun gehigarriak eskuratzea da helburua, programazioaren logika ikasi eta haurrak euren gailu eta app propioak irudikatu eta eraikitzeko gai izan daitezen.

    Online eta aurrez aurrekoa Algorta, Durango, Bilbon, Gernikan eta Gasteizen.

    Irakurri gehiago
  • -

    Araski saskibaloi campusa

    Araski Campusak oporretan gehien gustatzen zaizun kirola egiteko aukera eskaintzen dizu, zaletasun bera daukaten lagun berriak ezagutzen dituzun bitartean. Euskara eta gaztelania dakiten entrenatzaileak.

    2010 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrentzat. Berdin dio zein den zure maila, entrenamenduak jokalari bakoitzaren mailara egokitzen direlako.

    Hortaz, animatu eta parte hartu Gasteizko saskibaloi campusik onenean. Pazko Astea- apirilaren 1etik 5era- eta San Prudentzion -apirilaren 29tik maiatzaren 3ra-. Kontsultatu uda sasoia

    Irakurri gehiago
  • -

    Bilboko kirol anitzeko campusa

    Kirolaz gozatu eta primeran pasa!

    Kirol anitzeko campusa: saskibaloia, futbola, patinajea, eskubaloia, padela, etab. Jolas-giroan, kirolaren hastapenaren bidez gaitasun psikomotorrak hobetzeko helburua duen hezkuntza-programa, baterako hezkuntzan eta taldeko jardueretan oinarritutakoa (dantza modernoa, xakea, eskulanak, zinema udan...).

     

    Irakurri gehiago
  • -

    Campus Musikala. Bilboko Koral Ekartea.

    Zatoz musika ezagutu eta gozatzera gure Udaleku Musikaletara! Jolasen eta partaidetzaren bitartez haurrak musikarekin kontaktua hartuko du, bere kreatibitatea garatuz. Kantatu, dantzatu eta erritmoaz disfrutatu! Udarako plan ezinhobea!

    Irakurri gehiago
  • -

    Estadio eta Jolastokia Campusak

    Eskolarik ez dutenean, goizez, Gasteizko Estadioko kiroldegian jolasean eta kirola egiten ondo pasa dezatela nahi baduzu, 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako kirol-campusak dituzue.

    Eta txikienentzat, Pazkoa Aste honetan ere Jolastokia aisialdi jardunaldiak izango dituzue Estadion. 3 eta 7 urte bitarteko neska-mutilek itzel pasa dezaten jolasean eta kirola egiten duten bitartean. 09:00etatik 13:30era, ordu erdiko malgutasunarekin, sartzeko eta irteteko ordutegian, eta hamaiketako osasungarria barne.

    Kontsultatu udako ordutegi eta datak.

    Gaztedi Planarekin abonatuen prezio berarekin sartu ahal izango dira.

    Irakurri gehiago
  • -

    Udaleku zientifiko, teknologiko eta astronautikoak

    Eureka! Zientzia Museoak aurtengo Aste santu, Pazko astea eta udarako, udaleku dibertigarriak proposatu nahi ditu hauen oinarri nagusia zientzia, astronomia eta teknologia izango direlarik.

    Jolasaren eta esperimentazioaren bidez, txikitatik ezagutza, sormena, irudimena eta pentsamendu zientifikoa ezagutzeko jakin-mina sustatu nahi dugu.

    Aukeratu zeurea!

    • Zientzia Txokoa edo Zientzia-udalekuak
    • Udaleku teknologikoak
    • Mission X udaleku Astronautikoa
    Irakurri gehiago
  • Noiztik datak Noiz arte datak baino lehenagokoa izan behar du
    Noiztik data ere sartu behar duzu
  • Noiztik datak Noiz arte datak baino lehenagokoa izan behar du
    Noiztik data ere sartu behar duzu
  • Balioa barrutitik kanpo (0-17 urte)
  • Balioa barrutitik kanpo (300 euro arte)

Ekintzak

  • Euskaraz egin daitezkeen ekintzak
  • Ingelesez egin daitezkeen ekintzak
  • Familiarekin egin daitezkeen ekintzak

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.