Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Bekak

2019/2020 Erasmus programako diru-laguntzen deialdi berria honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleentzat: esparru nazionaleko edozein unibertsitatetan matrikulatuta egotea, EAEn erroldatutakoa izatea eta graduko ikasleentzako mugikortasun programan onartua izatea.

 

PROGRAMAREN EZAUGARRI OROKORRAK:

1. Laguntza-kopurua: Programak aurrekontu finkoa du, onuradunen artean banatuko dena, hauek helmugako unibertsitateetan egongo diren hilabete kopuruaren arabera. Beraz, ezin da a priori zehaztu emango den beka-kopurua.

2. Laguntzaren zenbatekoa:

- Ikasturte osoa helmugako unibertsitatean: 800 €

- Lau eta sei hilabete arteko egonaldiak helmugako unibertsitatean: 400€

- Lau hilabetez azpiko egonaldiak: 100 € egonaldi-hilabete bakoitzeko helmugako unibertsitatean.

- Kopuru hori txikiagoa izan daiteke emandako bekei dagokien zenbatekoa horretarako dagoen kopuru globala baino handiagoa bada.

3. Trukeko Programa ofizialean hasieran ezarritako hilabeteak bakarrik izango dira kontuan, eta ez dira kontuan hartuko gero ikasleak egin ditzakeen egonaldi-luzapen posibleak.

4. Pertsona bakoitzeko laguntza bat bakarra emango da programa guztietako ikasle-ibilbide osoan trukeko programa guztietarako.

5. Onartua: Eskaturiko betebeharren arabera, une bakoitzean erabakiko da eskaturiko laguntza ematea edo ukatzea, erabakia apelaezina izanik.

6. Laguntza hau beste erakunde batzuen laguntzen osagarria izan daiteke.

7. Laguntza galtzea: Hitzarturiko egutegia baino lehen helmugako unibertsitatean egonaldia eteten duten ikasleek laguntza hau jasotzeko eskubidea galduko dute eta horren berri lehenbailehen KUTXABANKi eman behar diote, zuzenean edota Unibertsitatearen bidez.

 

ESKATZAILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZA OROKORRAK:

-Laguntza hauek jaso gura dituztenek Espainiako estatuko edozein unibertsitatetako ikasleak izan behar dute eta beren Unibertsitateak ofizialki hautatuta egon Europako Batasuneko graduko (ez praktiketako, graduondoko, master edo doktoretzako) ikasleentzako Erasmus mugikortasun-programan parte hartzeko 2019/2020 ikasturtean.

-Eskatzaileek EAEn (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan) erroldatuta egon behar dute.

-Eskatzaile guztiek K26 edo K26+ txartelaren (30 urte baino gehiago izanez gero, edozein Kutxabank finantza-txartelen) titular izan behar dute, eta gainera Kutxabanken egoera aktiboan dagoen kontu baten titular izan behar dute.

-Gainera, eskatzaileak edo beronen aitak/amak/tutoreak KUTXABANKekiko lotura-betekizun hauetako bi bete beharko ditu gutxienez:

♦ KUTXABANKen etengabe helbideratuta izatea nomina / pentsioa / langabezia-prestazioa edo autonomoetako ordainagiria gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, edo KUTXABANKeko OK Kontu (mismo link) baten titular izatea. Autonomoetako ordainagiriaren kasuan, aurrekoaz gain, kontuaren batez besteko saldoak 2.000 €koa edo handiagoa izan behar du.

♦ Saltegietan egindako kontsumoak, indarrean dauden KUTXABANK finantza-txartelen bidez ordainduak, 2018ko maiatzaren 1etik 2019ko maiatzaren 1era urtean 12 behintzat izatea, eskatzaileak eginda (ez dute balio kutxazainetako eragiketek ezta aita/ama tutoreen txartelekin egindako eragiketek).

♦ Indarrean dauden KUTXABANKeko edozein EPSV/PENTSIO PLANetara ekarpenak egitea, saldo-gehikuntza 1.500 eurokoa edo handiagoa bada 2018ko maiatzaren 1etik 2019ko maiatzaren 1era artean.

 KUTXABANK aseguruetako BIren titular izatea gutxienez, eta indarrean 2019ko maiatzaren 1ean.

 

BEKA BEREZIAK:

Egoera ekonomiko berezia duten eskatzaileek beka eskuratu ahal izateko aski izango dute lehen hiru baldintzak betetzea. Horretarako, eskaera-inprimakian dagokion laukitxoa markatu behar dute eta egoera hori frogatzeko agiriak bidali epea amaitu baino lehen, “Izapideak" atalean zehazten den legez. Ez dira kontuan hartuko dokumentazioa bidaltzen ez duten eskaerak, edota baloratzeko aski ez den dokumentazioa bidaltzen dutenak.

Beka berezien eskaerak Batzorde batek aztertuko ditu, eta ezingo da helegiterik jarri erabaki horien kontra. Familia-unitatean benetako premia edo beharrizan ekonomikoa dagoela erakusten duten eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan.

Beka hauen zenbatekoa arruntena baino bi aldiz handiagoa izango da, eta gainera ez zaie banaketa proportzional edo hainbanaketarik aplikatuko.


ESKAEREN IZAPIDEAK

BIZKAIAN erroldaturiko eskatzaileentzako izapideak:

Eskaera tramitatu ahal izateko beharrezkoa da BBK eta ZU aplikazioan alta emanda egotea, eta gero, horretarako ezarritako epearen barruan, bekaren eskaera-inprimakia betetzea. Gainera, honako dokumentazioa aurkeztu behar da eskaerarekin batera:

-Aitak/amak/tutoreak izenpeturiko baimena

-Baimena izenpetu duen pertsonaren NAN eskaneatuta

Eskaera-inprimakian beka bereziak lortzeko laukitxoa aktibatu bada, aurreko agiri horiez gain, beka hauek eskuratu ahal izateko agiriak ere bidali behar dira (familia-erroldaren ziurtagiria, familia-unitateko kide guztien 2018ko errenta-aitorpena edo salbuetsita egotearen ziurtagiria, eta egoera ekonomiko berezia frogatzen duten beste agiri batzuk).

Dokumentazio hau eskaera-epea zabalik dagoen azken egunera arte igo ahal izango da.


ARABAn eta GIPUZKOAn erroldaturiko eskatzaileentzako izapideak:

ESKAERA (online inprimakia) eta BAIMEN sinatua + NAN eskaneatuak.

Laguntzak eskatzeko, ikasle interesatuek eskaera-inprimakia bete eta bidali behar dute webgune honen bidez, eskaera jaso izanaren berrespen automatikoa jasoko dutelarik.

Eskaera onartua izateko, beharrezkoa da aitak/amak/tutoreak izenpeturiko baimena bidaltzea eta beraren NAN eskaneatua, gehienez 2 eguneko epean eskaera-inprimakia bidaltzen denetik aurrera.

JAITSI HEMEN BAIMENA

Bidali bi dokumentuak helbide honetara: universidades@kutxabank.es, gaian honako hau jarrita: ERASMUS – ESKATZAILEAREN IFZ.

Ez dira kontuan hartuko izapide hau betetzen ez duten eskaerak.

Eskaeraren inprimakian beka bereziak eskatzeko laukitxoa aktibatu bada, agiri hauez gain, beka horiek eskuratu ahal izateko agiriak ere bidali behar dira (familia-erroldaren ziurtagiria, familia-unitateko kide guztien 2018ko datu fiskalak, 2018ko errenta-aitorpena edo salbuetsita egotearen ziurtagiria eta egoera ekonomiko berezia frogatzen duten beste agiri batzuk) ondorengo helbideetara, gaian ERASMUS – ESKATZAILEAREN IFZ jarrita.

Araba: becas@fundacionvital.eus

Gipuzkoa: kutxa@kutxa.eus

2019ko uztailaren 15a baino lehen ez bada iristen dokumentazio hau, ez da kontuan izango bere izaera berezia eta eskaera beka arrunten betekizun eta baldintzen arabera baloratuko da.


ESKATZEKO EPEA

2019ko maiatzaren 23tik ekainaren 30era (biak barne).

 

EBAZPENA:

Dagoeneko kontsulta dezakezu zure eskaeraren emaitza Erasmus 2019 Bekarako.

DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA

Emandako laguntzak ikaslea titular duen KUTXABANK kontuan bakarrik ordainduko dira. Unibertsitatera lehen seihilekoan joaten diren ikasleek beka 2020ko urtarrilaren bukaeran jasoko dute; bigarren seihilekoan joaten direnek, 2020ko apirilaren bukaeran, eta bi seihilekoetan joaten direnek beka bi zatitan jasoko dute aipaturiko bi hilabete horietan.

6. Eskabidea aurkezteak aipaturiko baldintza guztiak onartzea esan gura du.

 

 

  • KutxabankPay
  • Kutxabank Plus
  • bbk sala

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago