Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Ohiko etxebizitza erosteko hipoteka-zorraren gerorapena

Helburuak

  • Hipoteka bat ordaintzen ari direnak babestea, beren hipoteken ordainketa geroratu ahal izan dezaten eta, horrela, etxebizitza gal ez dezaten.
  • Bizi garen egoera berezi honetan berankortasuna ez handitzea.

 

Onuradunak

  • COVID-19ko krisiaren ondorioz, ohiko etxebizitza erosteko bermatutako maileguen edo kredituak eskatu eta ordaintzen ari diren bezero zordunak, baldin eta ordaindu ahal izateko ahulezia ekonomiko handia badute.
  • Ohiko etxebizitzaren zordun nagusiaren fidatzaile eta abal-emaileak, hipotekaren zordunarentzat ezarritako baldintza berberekin.

 

Ahulezia ekonomikoaren egoera (balizko egoera guztiak bete behar dira)

  • Hipotekaren zorduna langabezian sartzea edo, enpresaburua edo profesionala izanez gero, diru-sarrerak nabarmen galtzea edo salmentak nabarmen jaistea (hau da, gutxienez, %40 jaistea).
  • Gerorapena eskatu aurreko hilean, familia-unitateko kideen diru-sarrerak, guztira, hemen agertzen den hileko ordainsariaren hirukoitza ez gainditzea: OAEAP/IPREM-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (Ikus aurkeztu beharreko dokumentua).
  • Hipotekaren kuota, oinarrizko gastuak eta hornidurak gehituta, familia-unitateko kide guztiek jasotzen dituzten diru-sarrera garbien %35 edo gehiago izatea.
  • Osasun-larrialdiaren ondorioz, familia-unitatearen egoera ekonomikoa nabarmen aldatu izana, etxebizitza eskuratzeko ahaleginari dagokionez. (ahalegina = familia-errentaren gaineko hipoteka-karga 1,3 aldiz biderkatuta).

 

Gerorapena eskatzea

  • Lege Dekretua argitaratzen denetik bere indarraldia amaitu osteko 15 egun igaro arte eska daiteke.
  • Kutxabankek beranduenez 15 eguneko epean ezarri behar du, geroraratzeko eskaera egiten duenetik zenbatzen hasita.

 

Aurkeztu beharreko agiriak (ikus aurkeztu beharreko agiria)

  • Langabeziako / Jarduera-amaierako Ziurtagiria.
  • Etxean bizi direnen kopurua.
  • Etxean bizi direnen errolda-agiria.
  • Ondasunen titulartasuna.
  • Zordunaren erantzukizunpeko adierazpena.

 

Gerorapenaren ondorioak bere indarraldiaren barruan

  • Hipoteka-zorra eta ordaindu beharreko interesen sortzapena etetea.
  • Ez dira ezarriko berandutzagatiko interesik eta hipoteka-maileguaren/kredituaren kontratuan agertzen den epemuga aurreratuaren klasula.

 

Gerorapena indarrean egongo den epea

  • Dekretuak ez du aipatzen gerorapenaren indarraldia noiz amaituko den. Beraz, alarma-egoera indarrean dagoen bitartean luzatuko da.
  • Datozen egunetan gai honen inguruko argibideak emango ditugu.

 

Eskatzailearen erantzukizuna

  • Eskatzailea gerta daitezkeen kalte-galeren eta malgutzeko neurri horiek ezartzearen ondorioz sortutako gastu guztien erantzulea da, zordunaren jokabideak eragin ditzakeen bestelako erantzukizunei baztertu gabe. Gastu horiek ezin izango dira izan modu bidegabean lortutako etekina baino txikiagoak.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan zure bulegoarekin. 

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago