Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Online banka

Zerbitzu honek konfidentzialtasun handiena bermatzen du, erabiltzailearen ezaugarrien neurrirako testuinguru adiskidetsuan.

Kutxabanken bulego bat zure enpresan bertan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarri, eroso-eroso jarduteko eta denbora aurrezteko.

Segurtasun handiena: Enpresentzako online banka zerbitzuak isilekotasun eta segurtasun handiena eskaintzen dizu, izan ere gure aplikazioak arloko estandar aurreratuenak ditu, VeriSign enpresak egiaztaturikoak. Horiek erraz identifika daitezke, gure web-orri guztiak zerbitzari aseguruan (https://) daudelako. Gainera, ikonoan sakatuz gero, segurtasun-ziurtagiriko informazioa ikus daiteke.

Enpresaren edozein arlotan erabil daiteke: gure identifikaziorako sistemak erabiltzailearen profila zehaztea ahalbidetzen du, enpresa-hierarkia kontuan hartuta.

Kudeaketak denbora errealean: ingurune intuitiboa eta erraz erabiltzekoa diseinatu dugu, zure enpresako eragiketa ohikoenak eta bai finantza-fluxuen optimizazioa behar dutenak ere egitea ahalbidetuko dizuna:

  • Diruzaintzako kontuen kudeaketa: egoeraren kontsulta, transferentziak, traspasoak, mugimenduak..
  • Fitxategi elektronikoak sortzea eta bidaltzea: nominen ordainketa eta transferentzia (C-34), efektuen bidalketa (C-32), kredituen aurrerapena (C-58), helbideratzeagatiko zordunketak (C-19), laburpen elektronikoak (C-43), helbideraturiko ordainketak (C-68), hornitzaileentzako ordainketak eta abar.
  • Zergen ordainketa: Zerga Agentziari laguntzen dion erakundea gara.
  • Zure enpresaren inbertsioko eta finantzaketako produktuen kudeaketa eta jarraipena.
  • Finantza-merkatuei eta burtsako eragiketei buruzko kontsultak.
  • Korrespondentzia elektronikoa.

Eraginkortasuna: gure prestazio altuei esker, enpresek beren fluxu ekonomikoen finantza eta administrazioko kudeaketaren bultzada maila handitu dezakete.

 Demostrazio bideoa

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago