Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Kutxabank

Saltegi Kreditua 

 

Biderkatu zure salmentak

 

Kutxabankek salmentetan laguntzeko tresna eraginkor bat eskaintzen dio zure saltegiari: Kutxabank Saltegi Kreditua.

 

Epeka ordaintzeko sistema bat da, eta, hari esker, zure bezeroak Kutxabanken finantzaketa eskuratuko du saltegian bertan, modu ezin errazagoan.

 

 

Hortz-klinika bat daukat

 

Ikusmen edo/eta entzumen-zentro bat daukat

 
 

Altzariak edo/eta dekorazioa saltzen dut

 

Beste saltegi mota bat daukat

 

 

 

 

Salmenta erraztu eta ordainketa ziurtatzen du

Icono Check  Ordainketak egiteko erraztasun handiagoak eskaintzen dizkie zure bezeroei, eta, horrenbestez, unean bertan erosketak egiteko aukera handiagoa da.
Icono Check  Zenbateko handiko erosketak hobetzen dira.
Icono Check  Epeka ordaintzeko malgutasuna, bezero bakoitzaren beharretara egokituta.
Icono Check  Ordainketa gauzatzeko ziurtasun handiagoa, Kutxabankek bere gain hartzen baititu arriskuak.

Icono Check

 

 Fakturak kobratzeko orduan, kudeaketa administratiboa azkarrago egiteko aukera.

 

Prozesu arin eta erraza

Icono Check  Azalera handietan ohikoa den ordainbidea zure saltokiaren eskura
Icono Check  Saltegien ordutegira egokitutako erabilgarritasuna: ordutegi jarraitua (larunbatak barne)
Icono Check  Eskaerei erantzun azkarra, lehenengo deian.
Icono Check  Edozein finantza-erakundetako bezeroak finantzatzen ditugu. Bankua aldatu gabe.
Icono Check  Tramitaturiko eragiketa bakoitzaren egoerari buruzko informazio zehatza webgunean daukazu eskuragarri.

 

 

Icono Finalidad Xedea
20.000 eurorainoko finantzaketa hau helburu bat baino gehiagotarako erabil daiteke: altzairuak, etxetresna elektrikoak, etxeko zaharberritze-lanak, osasuna eta atsedena, audiologia, optika, etxerako tresneria, etab.
Icono Caracteristicas Ezaugarriak
Saltegi Kreditua saltoki bakoitzaren beharretara egokitzeko diseinatu da, eta, horrenbestez, ondasun edo saltegi motaren arabera ezaugarri desberdinak ditu.
Icono Facil_Sobre Kontratatzeko eskakizunak
Saltegi Kreditua zerbitzua kontratatzeko, jar zaitez harremanetan zure Kutxabank bulegoarekin edo eskatu informazioa online.

 

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago