Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Kapitalen merkatua

Kapitalen Merkatuaren departamentuak zure neurrirako plana diseinatuko du, zure enpresa-proiektuen finantzaketarako beharrak estal ditzazun:

  • Kreditu-finantzaketa: enpresa mota bakoitzaren ezaugarriei egokituriko konponbideak eskaintzen ditugu, epeen eta zenbatekoen egokitzapen hutsetik haratago doana. Horrez gainera, alde biko finantzaketa (Kutxabank eta bezeroa) zein finantzaketa sindikatua (Kutxabank buru izango duen finantza-erakunde talde baten bidez) baliatu ahal izango da.
    • Bi aldeko maileguak: finantzaketaz Kutxabank -eta bera baino ez- arduratuko litzateke.
    • Deal Kluba maileguak: finantzaketa finantza-erakunde talde txiki baten esku utziko litzateke, eta talde horren burua Kutxabank izango litzateke
    • Mailegu Sindikatuak: banku-sindikatu bat arduratuko litzateke finantzaketaz eta, berriro ere, Kutxabank izango litzateke liderra.
       
  • Jesapenen jaulkipenaren bidezko finantzaketa: era horretako eragiketatan, kapitalen merkatuetan bonu- edota obligazio-jaulkipen baten ezarpena diseinatzeko, zuzentzeko eta aseguratzeko erantzukizuna hartzen dugu gure gain, baldin eta horixe izango balitz bide eraginkorrena baliabide ekonomikoak erdiesteko.
    • Bonuak eta obligazioak.
    • Kutxabank jaulkipenaren aseguratze eta ezarpenaren liderra izango litzateke eta, halaber, beharrezkoa litzatekeen prozesu juridiko eta dokumentalaz arduratuko litzateke: CNMV (Balore Merkatuko Komisio Nazionala), AFBE (Aktibo Finantzarioen Bitartekarien Elkartea), Iberclear, Ordainketen Agentzia...).
       
  • Geroko eskubideen titulazioaren bidezko finantzaketa: tokiko eta autonomiako erakundeei loturiko bazkunek, diru-sarreren %50 edo gehiago Administraziotik kanpoko bide autonomo baten bidez sortzen badute, euren geroko eskubideak titulizatu ahal izango dituzte.
    Halaber, erakunde horiek emandako administrazioko lagapenen esleipendunek ere halaxe egin ahal izango dute.

Kutxabank-k era horretako titulazio baten ahulkularitzako eta burutze prozesuetan lagunduko luke.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago