Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Proiektuen finantzaketa

Kutxabank-k zerbitzuen azterketa eta aholkularitzari eta planen eta finantza-eragiketen diseinu eta instrumentazioari zuzendutako profesional talde bat jartzen du bezeroaren eskura, eta, halaber, finantza-ingeniaritzarako tekniken aplikazioa burutzen du inbertsio-proiektu handiak -hala tokikoak nola estatukoak eta nazioartekoak- aztertzeko eta finantzatzeko, finantzaketarako konponbide orokorrak eskainiz.

Hona hemen garatzen dituen funtzio nagusiak:

  • Inbertsio-proiektu berrien analisia eta azterketa.
  • Eredu ekonomiko finantzarioak.
  • Inbertsio-proiektuen arriskuak identifikatu eta esleitu.
  • Finantza-aholkularitzako zerbitzua.
  • Finantza-azpiegituren diseinua.
  • Finantzaketa kentzea.
  • Proiektuen finantzaketan parte hartu eta azterketa egin.

Gehien bat ondoko ezaugarriak dituzten proiektu edota inbertsioekin lan egiten dugu:

  • Kapital bizia dute, eta ondorioz baliabide handiak behar dituzte abiarazteko.
  • Denbora luzea eta proiektuaren ezagutza sakona behar dute proiektua egituratzeko eta garatzeko.
  • Arautze edo erregulazio oso zehatzari loturik egon ohi dira.
  • Orokorrean eragin handia izan ohi dute ekonomian, hainbat abantaila sorraraziz batik bat euren inguruko arloetan: kostuen murriztapena, enplegu sorrera, bizi-kalitatearen hobekuntzak...

Jardun-eremuak ondoko eran sailkatzen dira:

  • Azpiegituren proiektuak: era guztietakoak, autobideak, tunelak, trenbideak...
  • Energia arloko proiektuak: energia elektrikoa sorrarazteko proiektu desberdinak (ziklo konbinatuak, parke eolikoak, hiri-hondakinak prozesatzeko instalazioak eta abar), garraiorako azpiegituren hobekuntza, eraginkortasunaren hobekuntza eta abar.
  • Telekomunikazioko proiektuak: operadore berrien sorrerako laguntza, garapen bideko sektoreen eta teknologia berrien jarraipena.
  • Beste proiektu estrategiko batzuk: gizarte-intereseko inbertsioak, industrien sareari laguntzekoak...

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago