Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Informazio interesgarria

Jarraian, nazioarteko eragiketetan eraginkorragoa izateko informazio interesgarria eskaintzen dizugu.

  • IBAN (Bankuko Kontuaren Nazioarteko Kodea)

Nazioarteko merkataritza-eragiketak bizkorrago eta merkeago egiteko, fondo-hartzailearen banku-helbideratzearen IBAN kodea adierazi behar da.
Mundu osoan banku-kontu bat identifikatzeko balio du kode horrek. Alfanumerikoa da, eta 34 karaktere ditu gehienez.
Hona hemen bere egitura:

  • Lehen bi karaktereak alfabetikoak dira, eta kontuaren jatorrizko herrialdea identifikatzen dute.
  • Hurrengo biak kontrol-digituak dira, eta, horiei esker, IBAN osoa balioztatzen da.
  • Azken zatia kontu nazionalaren zenbakia da. Gure kasuan, BKKren (Bezeroen Kontu Kodearen) 20 zenbakiak izango dira. Hau da, banku-erakundea (4 digitu), kontuaren bulegoa (4 digitu), kontrol-digituak (2 digitu) eta kontu-zenbakia (10 digitu).
  • Adibidea: ES80 2095 0000 4538 0082 1921

Horrez gain, finantza-erakundearen BIC kodearen berri eman beharko dugu.
Gainera, zure banku-helbideratzearen identifikazioa hobetzeko, eta, ondorioz, zure salmenten kobrantzak errazteko, behar beste IBAN etiketa entregatuko dizugu, nahi dituzun agirietan itsatsi ditzazun.

  • BIC (Bankuaren Identifikazio-kodea)

Finantza-erakundearen identifikazio-kodea da (SWIFT), eta ezinbestekoa da nazioarteko transferentzien tratamendu automatikorako.

Hona hemen Kutxabanken BICa: BASKES2BXXX

  • INCORTERMS 2000

Nazioarteko Merkataritza Ganberak estandarizatutako zenbait termino dira, eta erosleak zein saltzaileak salerosgaiak zein agiriak banatzean eta arriskuak igortzean kontuan hartu behar dituzten betebeharrak zehaztea du helburu.
Horiek horrela, zure salerosketa-kontratuetan Nazioarteko Merkataritza Ganberaren Incoterms 2000-ak erabiltzea gomendatzen dizugu. Hona hemen labur-labur Incoterms 2000-ak (PDF formatuan). 

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago