Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Negoziorako kreditu kontua

Aurkezpena

Finantzaketarako produktu honi esker, Kutxabank-ko bezeroek hainbat baliabide finantzario erabil ditzakete -zenbateko zehatz edo mugatu bateraino-, euren jarduera ekonomiko komertzial zein profesionalaren ziklo produktiboen diruzaintzako tentsioak atenditzeko. Interes-tasa eta indarraldia aldez aurretik adosten dira.
 

Xedea

Likidezia ematen du negozio baten jardueraren kobrantzen eta ordainketen arteko desoreka dagoenean.

Abantailak

  • emate bizkor eta arineko finantza-produktua da
  • malgua eta bezeroaren beharrizanetara egokitzen dena: zenbatekoak, epeak, amortizazio-motak eta abar.
  • interes-tasa: aldakorra eta euriborri erreferentziatua
  • hiruhileroko edo kontratatutako epeen araberako likidazioa
  • bere malgutasunak diruzaintza eraginkortasunez kudeatzea ahalbidetzen du
  • ordainketarako aukera ugari eskaintzen ditu: txekeak, ordaindukoak e.a.
  • bezeroaren neurrirako informazioa eskaintzen du: libreta teleprozesatua, aldizkako laburpenak eta abar.
  • enpresa-jardunaren diru-sarrerako eta ordainketako eragiketa guztiak jasaten ditu
  • eragiketak Kutxabank-ren urrutiko bankaren bitartez
  • urteroko informazioa zure errentaren aitorpenari buruz

Ezaugarriak

euskarria

  • Kontratua
  • Banda magnetikodun libreta
  • Txeke-taloitegia
  • Ordainduko-taloitegia

baimendutako eragikera

diru-sarrerak, ordainketak, helbideraketak, transferentziak...,...

gehienezko epea

3 urte gehienez

erabilgarritasuna

agerian 

Baldintzak

  • edozein pertsona fisiko eta juridiko izan daiteke lehentasunezko kontu baten titularra, baita erakunde publikoak eta ondasun-erkidegoak ere.
  • baimenduak onartzen ditu
  • baimentzearen ondorioz, baimendutako pertsonek kontua erabiltzeko ez ezik kitatzeko ahalmena ere izango dute, baita bitarteko automatikoak erabiltzeko aukera ere.

Kontratatzeko oinarrizkoa den dokumentazioa hau da:

  • pertsona fisikoak:
    • NAN edo pasaportea
  • pertsona juridikoak:
    • identifikazio fiskaleko txartela
    • eraketa-eskritura
    • ahalordetze-eskritura
       

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago