Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Kreditu-asegurua

Kutxabank kreditu-asegurua zure enpresari babesa eskaintzen dion produktu bat da, zure bezeroek zenbatekoren bat ordaindu gabe uzten duten kasuetarako.

Arriskua kudeatzeko finantza-tresna bat da, hiru oinarri nagusi dituena:

  • Prebentzioa. Zure enpresako bezeroen edo bezerogaien arriskua aztertzeko aukera ematen du, hala nazionalena nola esportazioen arlokoena, etengabe eguneratzen den datu-base handi bati esker.
  • Kobrantzaren kudeaketa zenbatekoak ordaintzen ez direnean. Zure bezeroekin daukazun harreman komertzialaren barruan, ordaindu gabeko zenbatekoak birkobratzeko ekintzetan lan profesionala eskaintzen du.
  • Kalte-ordainak zure bezeroen izatezko edo legezko kaudimen-gabeziak sortutako galeren aurrean.

Kreditu-asegurua eguneroko erabakiak hartzeko laguntza bat da eta egonkortasuna eskaintzen dizu, zure enpresaren kontrolpetik at dauden baina bere etorkizunari eragin diezaioketen kanpoko faktoreek sortutako arrisku edo ziurgabetasun egoeren aurrean. Hona hemen bere abantaila nagusiak: 

  • Zure enpresako bezeroek izan ditzaketen zailtasunei buruzko informazio kualifikatua azkar eskuratzeko aukera ematen du.
  • Bezero eta merkatu berriei buruzko informazio fidagarria eskaintzen du.
  • Zure enpresaren baliabideak optimizatzeko aukera ematen du, enpresaren berezko kudeaketetara bideratuz eta balio erantsirik gabeko kudeaketetatik aldenduz.
  • Zure enpresaren emaitzen kontua negozioarekin zerikusirik ez duten egoeren aurrean babesteko balio du.

Xehetasun gehiago edo zure enpresarentzako eskaintza zehatz bat nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan zure Kutxabank Enpresak ataleko kudeatzailearekin edo sakatu hemen.

 

Kutxabank Kutxabank Vida y Pensiones-en banku-aseguruen operadore bakarra da, eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago