Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Europako Inbertsioen Bankuaren (EIB) finantzaketa-lerroa

Azalpena

Finantzaketa-lerro hau Kutxabankek Europako Inbertsioen Bankuarekin (EIB) sinatutako hitzarmenaren emaitza da, eta, horri esker, onuradunek lehentasunezko baldintzetan eskuratu ahal izango dute finantzaketa.

Onuradunak

  • Proiektua gauzatu baino lehen, 250 langile baino gutxiago dituzten ETEak.
  • Proiektua gauzatu baino lehen, 250 langile baino gehiago eta 3.000 baino gutxiago dituzten MIDCAPak.

Finantzatu daitekeen inbertsioa

Europako Batasuneko edozein lekutan kokatutako inbertsio-proiektuak edota kapital zirkulatzailea finantzatu ahal izango dira.

  • Inbertsioak:
    • Ondasun ukigarriak erosi, berritu edo handitzea, lursailak izan ezik.
    • Patenteak eta lizentziak, proiektuaren gauzatze teknikorako beharrezkoak direnean soilik.
    • Ondasun ukiezinak:
      • Garapen, planifikazio eta finantzaketa kostuak.
      • I+G gastuak (garapen-kostuak eta ikerketari, garapenari eta jardueraren berrikuntzari dagozkion soldata gordinak).
      • Banaketa-sareen garapena merkatu nazionaletan edo Europako Batasunaren barruko bestelako merkatuetan (ondasunak edota marka komertzialak erostea, eragiketa-arloko kostuak eta langileen soldataren kostua).
  • Kapital zirkulatzailea:
    • Likidezia beharra epe ertain eta luzean.

Finantzaketa-modalitateak

  • Mailegua.
  • Leasing.

Proiektuaren kostua

  • Gehienez 25.000.000 euro.

Finantzaketaren zenbatekoa

  • Proiektuaren % 100eraino, 12.500.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

Epea

  • Gutxienez 2 urte.

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago