Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Saltegi asegurua

Poliza bakarrean, lokal komertzialetan ematen diren arriskuen aurreko bermeak eskaintzen dituen asegurua da, bertan gertatzen diren ezbehar ohikoenei erantzun eraginkorrak eskainiz, hala nola:

  • suteak eta horiek eragindako gastuak: sua itzaltzea, hondakinak kentzea eta keak eragindako kalteak konpontzea.
  • urak eragindako kalteak: matxurak topatzea eta konpontzea.
  • saltegiari laguntzea, sor daitezkeen galerei aurre egiteko: ustiaketa-galerak edo erantzukizun zibilaren eta babes juridikoaren ingurukoak.

Gainera, zein sektoretan diharduzun, zeure jarduerarako berariaz sortutako hautazko bermeak aukeran izango dituzu:

  • produktuen erantzukizun zibila.
  • lapurreta eta espoliazioa.
  • makineriako matxurak.
  • hozkailuetako merkantziak hondatzea.

Estaldura horien laburpena ikusteko, sakatu hemen

Eta ezbehar batek negozioaren jarraipenari ahalik eta kalte gutxien eragin diezaion:

Kalteak tasatzeko, ezbeharraren aurreko uneko eraikuntza berri baten balioa hartuko da aintzat Edukitzailearen kasuan, eta berria erostearen balioa, berriz, Edukiarenean (nolanahi ere, zenbait kasu zehatzek balioa zehazteko arau bereziak dituzte).
Ez da arau proportzionala aplikatuko, hau da, konpainiak uko egingo dio Edukiaren azpi-aseguruagatiko arau proportzionala aplikatzeari, baldin eta aseguratutako kapitalaren eta aseguratutako ondasunen berritako balioaren arteko aldea % 35etik beherakoa bada eta kalteak ez badira 6.000 eurotik gorakoak.
 

* Liberty Seguros, Compañía de Seguros y Reaseguros S.A. konpainiaren produktua da Saltegientzako Kutxabank asegurua. Biharko Vida y Pensionesen banku-aseguruen operadore bakarra da KUTXABANK, eta Kutxabank Aseguru-konpainiarekin lan egiteko Biharkoren baimena dauka. Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian dago, C0654A95653077 zenbakiarekin. Kutxabank, beraz, aseguru honen bitartekari da, Kutxabank Aseguru-konpainiak eta Liberty Segurosek sinatutako banaketa hitzarmenaren barruan. 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago