Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Deskontu komertziala

Azalpena

Kontratu honen bidez, Kutxabank-ko bezeroak (igorleak) diru-baliabideak lortuko ditu, "agindura" kanbio-tituluan (letra, ordaindukoa...) sartutako kredituak lagata, beti ere mugaeguneratuta ez badaude eta gehienezko muga hitzartu bada.

Xedea

Produktu honen bidez, Kutxabank-ko bezeroak (igorleak) bere bezero-zorroa (mugaeguneratu gabeko diru-kredituak) diruzaintza bihurtuko ditu, mugaegunaren araberako interesak ordainduta.

Agiri horiek "helburu onik izan ezean" klausula hartuko dute kontuan, hau da, igorleak ordaintzen ez badu, kutxak igorleari kobratuko dio

Abantailak

  • bihurgarria diruzaintza bilakatzen duen produktu arina bezain erraza da.
  • malgua da, bezeroaren (igorlearen) premietara egokitzen delako
  • oso prezio lehiakorra dauka, negoziaketa-epeen arabera.
  • bere erabilera sistematikoa da. 

Ezaugarriak

epea
urtebetekoa, berriztagarria.

 

kontrataziorako baldintzak

  • kontratatzeko eta behartzeko gaitasuna.
  • ageriko kontua edukitzea.
  • bezeroak bete eta sinatutako finantziazio-eskubidea.
  • fidantzamendu-poliza.

Kontratatzeko beharrezkoak diren agiriak:

  • pertsona fisikoentzat:
    • NAN edo pasaportea.
  • pertsona juridikoentzat:
    • identifikazio fiskalerako txartela.
    • eraketa-eskritura.
    • ahalordetza-eskritura.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago