Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
  • Ezabatu

TPVak

Zure bezeroek txartelekin egiten dituzten ordainketak kudeatzeko modurik eroso, azkar eta seguruena dira Kutxabanken TPVak. Eta abantaila asko dituzte, gainera:

  • Azkarra eta erraza: TPVak berehala onartu edo baztertuko du eragiketa.
  • Erosotasuna: egunero abonatzen dizute txartelarekin egiten dituzun salmenten zenbatekoa.
  • Segurtasuna: saltokian gorde behar duzun eskudiru kopurua murrizteko aukera izango duzu.
  • Zure bezeroen erosketak unean bertan finantzatzeko aukera eskaintzen dizute.
  • Mundu osoko txartelekin ordaintzeko aukera ematen dizute.
  • Laguntza: 24 orduko arreta-zerbitzu etengabea (902 20 00 50) erabil dezakezu laguntza eskatzeko: zalantzak, gorabeherak, matxurak, telefono bidezko baimenak...

Eta hori guztia tarifa oso lehiakorrekin, hala salmentei aplikatzen zaizkien deskontu-tasetan nola terminalaren mantentze-lanen kuotan. Azken hori doakoa ere izan daiteke.

Gure TPVei esker, teknologiarik aurreratuena izango duzu edozein motatako kobrantzak egiteko: banda magnetikoa, txipa, contactless, online salmentak...

TPV mota desberdinak ditugu:

  • TPV finkoa hari bidez telefono-lineara edo korronte-hargunera konektatua dago etengabe, eta, beraz, aproposa da txartelekin eragiketa asko egiten dituzten saltegientzat.
  • WIFI TPVa bi zati ditu; korronte-hargunera konektatuta dagoen oinarria eta TPVa bera, kablerik ez duenez saltokiko edozein lekutara eraman daitekeena. TPVak wifi teknologia erabiltzen du oinarriarekin komunikatzeko, eta euskarri horretan bertan kargatzen da terminalaren bateria. Beraz, oso gomendagarria da ordainketak leku desberdinetan egiten dituzten saltokientzat, jatetxeentzat, esate baterako. Izan ere, bezeroak txartelari begirik kendu gabe egin ahal izango baitu ordainketa.
  • GPRS TPVa ez du telefono finkoaren bidezko konexiorik behar, eragiketak telefonia mugikorreko sarearen bidez tramitatzen baitira. TPV egokiak dira ordainketak bezeroa dagoen lekuan egiten dituzten negozioentzat: taxiak, etxez etxeko salmenta, gremioak, etab.
  • TPV mugikorra app bat eta bluetooth bidezko txartel-irakurgailu bat erabilita, zure smartphone-a TPV bihurtzen da. Etxez etxeko bisitak, atzerrian azokak eta halakoak egiten dituzten negozioentzat aproposa. Gailu honek ez du eragiketaren tiketa inprimatzen, baina frogagiria posta elektronikoz edo SMS bidez bidaltzeko aukera eskaintzen du.
  • TPV Birtuala: Internet bidez saltzen duten saltokientzat, txartelekin egindako ordainketak onartzeko ordainketa-atebide bat behar dutenentzat.
  • PC TPVa:TPVa kutxa erregistratzailean edo kutxaren lana betetzen duen PCan txertatu nahi duten saltokientzat.

Halakoxeak dira Kutxabanken TPVak. Seguruak. Modernoagoak. Eta tarifa hobeekin.

  • Crédito Comercio
  • Kutxabank Kredit
  • Magazine
  • Merkatuen bilakaera

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago