Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Finantzatu zure auto berria

https://clientes.kutxabank.es/eu/kutxabank-media/kontsumorako-maileguak/Kutxabanken Autorako Maileguari esker, zure ametsetako autoa eskuratu ahal izango duzu, inolako kezkarik gabe! Kutxabanken bezeroek zenbatekoaren (1.500 eurotik hasita) % 100 finantzatu ahal izango dute.

 

Icono Check   Maileguaren zenbatekoa: 75.000 euro gehienez.
Icono Check

 Amortizazio-epea: 3 hilabetetik 10 urtera.

Icono Check  Kuota finkoa da eta zein egunetan ordaindu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu bulegoan.
Icono Check 30 urte baino gutxiago baldin badituzu, aprobetxa itzazu Kutxabanken Gazteentzako Autorako Maileguaren abantaila bereziak.
Icono Check  Abantailak gure Auto Aseguruaren baldintzetan.

 

Kutxabank Auto asegurua Liberty Seguros, Compañía de Seguros y Reaseguros, SAren produktu bat da, eta Kutxabankek bitartekari-lanak baino ez ditu egiten. Kutxabank da Kutxabank Vida y Pensiones-en banku-aseguruen operadore bakarra. Halaber, Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko baimena du eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroan erregistratuta dago, OE0004 zenbakiarekin. Kutxabankek auto-aseguruaren bitartekari-lanak egiten ditu, Kutxabank Aseguradora-k eta Liberty Seguros-ek sinaturiko banaketa-hitzarmenaren barruan.

 

Icono Ipad

60.000 eurotik beherako maileguak eta 7 urtetik beherako epeak online kontrata daitezke. 

Eskaera egiteko, kontzesionarioaren proformako faktura aurkeztu behar da (autoa berria bada) edo, bestela, erosketaren egiaztagiria (autoa erabilia bada).

 

Auto berria erosi baino lehen, irakurri Kutxabanken Autoa Erosteko Gidan eskaintzen dizugun informazioa.

manos llaveros

Zure beharretara egokitzen den finantzaketari buruzko informazioa

 

Beherago, kontsumorako maileguei buruzko informazio gehiago daukazu.

Zure galderei erantzuten diegu

Kontsumorako mailegua bankuak behar pertsonalentzako kontsumitzaileari kreditu bat emateko egiten den kontratua da. Kontsumitzaileak zenbatekoa oro har hileko epeetan itzultzeko konpromisoa hartzen du, interes bat gehituta, itzuleraren berme gisa ondasunik jarri gabe (hipoteka maileguetan ez bezala).
Kontsumorako mailegu bat kontratatzean, bankuak diru-kopuru bat emango dizu erosi nahi duzuna eros dezazun. Zenbateko horri, maileguaren ‘nagusi’ esaten zaio, eta hilez hile joan beharko duzu itzultzen, kuotatan, zeinak zenbateko hori gehi interesa hartuko dituen. Ordaindu beharko dituzun kuota kopuruari ‘epea’ deritzogu.

Kontsumorako mailegu baten bitartez, erosiko dituzun ondasun guztiak finantzatu ahal izango dituzu: autoa, zaharberritzea, telefonoa, hortzen tratamendua edo estetikoa, ikasketak, bidaia, etab. Kontsumorako maileguak EZ  dira egokiak inbertsioak finantzatzeko (higiezinak, akzioak edo inbertsioko beste produktu batzuk), ezta hileko gastuak finantzatzeko, alokairua edo argi-indarra, gasa, telefonoa edo antzerakoak esaterako

Ez. Kuotek bankuak eman dizun dirua gehi interes bat hartzen ditu, bankuarentzat onura dena. Gainera, kontsumoko mailegu batzuek irekiera-komisio bat ere izan dezakete, kontsumo-mailegua kontratatzean ordaindu beharko duzuna edo finantzatu ahal izango duzuna.
Zentzu honetan, gogoan izan eragiketa ohikoenen komisioen eta prezioen inguruko informazioa duzula bankuaren web orrian eta bulegoetan, eta baita Espainiako Bankuaren web orrian ere, Espainiako Bankuaren 5/2012 Zirkularraren I. eranskinean bildutakoa beteaz.

Garrantzitsua da hainbat kontzeptu argi izatea:

Maileguak zuretzat izango duen kostua: irekitze-komisioa (halakorik badago) eta interesak. Bankuak zehaztuko dizu guztira ordaindu beharko duzun zenbatekoa (eurotan) eta horrek urtean dakarren finantza-kostua (UTB edo Urteko Tasa Efektiboa). UTB baliagarria izango zaizu zure kontsumo-mailegua beste produktu batzuen bidezko finantzaketa-aukerekin edo beste banku batzuen eskaintzekin alderatzeko.

Adibidez, 10.000 euroko mailegua kontratatzen baduzu %1eko irekitze-komisioarekin, 10.000 euro jaso eta 100 euro ordainduko dituzu irekitze-komisioagatik. ITN %5,99ko interes-tasa zordunarekin, UTB epearen arabera aldatuko da, maileguak portzentajezko irekitze-komisio bat dagoelako:

  • 3 hilabeteko eperako, hilean 3.366,67 euroko kuota ordainduko zenuke (azkena izan ezik: biribilduta, 3.366,66 eurokoa izango litzateke). Interesak: 100,00 euro. Kostua, guztira: 200,00 euro. Guztira, maileguaren amaieran 10.200,00 euro ordainduko zenituzke. UTB %12,77 izango litzateke.
  • 120 hilabeteko eperako (10 urte), hilean 110,97 euroko kuota ordainduko zenuke (azken kuota 111,02 eurokoa izango litzateke). Interesak: 3.316,45 euro. Kostua, guztira: 3.416,45 euro. Guztira, maileguaren amaieran 13.416,45 euro ordainduko zenituzke. Kasu horretan, UTB %6,39 izango litzateke.

Frantziako amortizazio-sistema.

 

Maileguaren kuota hilero ordaintzeko konpromisoa hartzen duzu, mugaeguna iritsi arte. Oso garrantzitsua da kuota hori ordaintzeak arazorik ez sortzea zure ohiko gastuei aurre egiten jarraitzeko. Zalantzarik baduzu, onena da finantzaketa-aukera egokiagoak bilatzea (adibidez, epe luzeagoetan) edo mailegua ez kontratatzea. Ordaintzeko betebehar hori ez betetzeak ondorio larriak ekar diezazkizuke, hala nola maileguaren kostu handiagoa (berandutze-interesak ordainduko dituzulako), gure bankuan edo beste enpresa batzuetan maileguak eta bestelako zerbitzuak kontratatzeko zailtasun handiagoa edo zure kontuen bahitura.

Kontsumorako mailegua kontratatzen duzun epeak bat etorri behar du erosiko duzun ondasunaren bizitza baliagarriarekin. Adibidez, auto bat erosten baduzu eta ibilgailuak denbora luzea iraungo duela aurreikusten baduzu, epe luzerako finantzaketa plantea dezakezu (adibidez, 5 urte). Oporrak ordaindu behar badituzu, ordea, ez zenuke 8 edo 9 hilabete baino gehiagoko finantzaketa planteatu beharko.

 

 

 

Kontsumorako mailegua, kontsumorako ondasun bat erosteko asmoa duzunean eta diru hori ordaintzea ongi ez datorkizunean da egokia. Ez da egokia, aldiz, erosi nahi duzuna inbertsioa bada (higiezina edo finantza-aktiboa esaterako) edo zerbitzuen ordainketa errepikakorrari aurre egiteko (hileko ordainketak), ezta likidezia izateko ere. Halako egoerentzat, azter daitezkeen beste finantzazio irtenbide batzuk daude, galdetu bulegoan.

Ez. Bankuak zure eskaera aztertuko du eta zure finantza egoeran oinarrituta hura ukatu ahal izango du. Baita kontsumorako maileguaren egokitasunean oinarrituta, mailegu arduratsuko politika aplikatzen ere.
Esaterako, bankuak zure eskaera bazter dezake, zure eskaera izapidetzean beste banku edo enpresekin ordaindu gabeko zorrak badituzu, berankortasuneko fitxategi komunak aztertuta. Kasu horretan, bankuak baztertze horren arrazoia emango dizu, zure eskubideak erabil ditzazun fitxategi horien arduradunen aurrean.

Sinatu aurretik dokumentu oro, eta mailegua ere, ongi aztertzea gomendatzen dizugu. Bankuak, nahi izanez gero, kontratuaren proiekturen kopia emango dizu, hura emateko erabakia irmoa denean.
Gainera, kontsumorako maileguen kasuan, bankuak aldez aurretik emango dizu informazioa formatu estandarizatuan (Europako Informazio Normalizatua); garrantzitsua da, halaber, arretaz irakurtzea eta edukia ondo ulertzen duzula ziurtatzea.
Bai, hurrengo 14 egun naturaletan. Aldi horretan, sinatutako kontsumorako maileguari uko egiteko eskubidea izango duzu azalpenik eman gabe. Kontsumorako maileguari uko egin nahi baldin badiozu, haren zenbatekoa (sinatu zenuenean bankuak eman zizun kantitatea) gehi igaro den denborari dagozkion interesak ordaindu beharko dizkiozu bankuari.  Bankuak kobratu dizun irekitze komisioa itzuli beharko dizu (egon bada), eta baita maileguarekin batera kontratatu ahal izan duzun bestelako zerbitzu osagarri ororen kostua ere (Ordainketen Babeserako Asegurua esaterako).
Bai, nahi duzunean ordaindu dezakezu ordaindu gabe dagoen kantitatea, osoa edo zati batean, eta aukeratu maileguaren epea laburtu edo kuota murriztu nahi duzun, haren ondorioz. Bankuak jakinaraziko dizu zein izango den ordaindu beharko duzun hileko kuota eta/edo maileguaren ondoriozko epe berria.
Maileguaren ordainketa aurreratzeak esan nahi du interes gutxiago ordainduko dituzula, interes horiek maileguaren ordaintzeko dagoen printzipalaren arabera kalkulatzen baitira beti. Baina bankuak eskubidea du, ordainketa aurreratuko bazenu, aurretik uko egiteagatik komisio bat kobratzeko, zeina aurreratutako kapitalaren % 1 izango den gehienez (% 0,5 mailegua bukatzeko urte bete baino gutxiago falta bazaizu). Nolanahi ere, komisio hori ez da inoiz izango aurreratu duzun zenbatekoak sortutako interesak baino handiagoa, aurreratu ez baduzu.
Kontsumorako mailegua kontratatzen duzunean, haren kuotak ordaintzeko konpromisoa hartzen duzu. Konpromiso hau ez betetzeak ondorio larriak ekar diezazkizuke, hala nola maileguaren kostu handiagoa (berandutze-interesak adierazitako zenbateko), maileguak eta bestelako zerbitzuak kontratatzeko zailtasun handiagoa gure bankuan edo beste enpresa batzuetan, edo zure kontuen bahitura. Ondorio horiek, gainera, zure maileguaren abal-emaileei ere kaltetuko diete, daudenean.
Aseguru-produktu bat da, hainbat arrazoi medio (langabezia, aldi baterako ezintasuna, heriotza edo baliaezintasuna), zure diru-sarrerek izan ditzaketen ustekabeko murrizketen aurrean babesteko. Kontratatzen baduzu eta egoera horietakoren bat gertatzen bada, aseguru-konpainiak bere gain hartuko du maileguaren kuoten ordainketa (ordainketen babesa langabezia edo aldi baterako ezintasun kasuetan) edo eskuratutako maileguan ordaintzeke dagoen printzipalaren amortizazioaz arduratuko da (maileguaren amortizazioa heriotza edo baliaezintasun kasuetan). Aseguruak babesten dituen egoerak eta konpainiak kuotak zein epealditan ordainduko dituen kasu bakoitzaren araberakoa da; ondo aztertu xehetasun guztiak erabakia hartu aurretik.

Kutxabanken, ez. Mailegua babesteko asegurua maileguarekin batera eskainiko dizugu, baina kontratazioa hautazkoa da. Nolanahi ere, zuretzako produktu interesgarri bat dela uste dugulako eskaintzen dizugu. Kontsumorako aseguru mota hau edo beste produktu batzuk maileguarekin loturik eskaintzen dituzten beste erakunde batzuk aurkituko dituzu merkatuan. Horrek esan nahi du derrigorrezkoa dela asegurua kontratatzea kontsumorako mailegua eskuratu ahal izateko. Ez da Kutxabanken kasua.

Mailegua babesteko asegurua maileguarekin modu konbinatuan eskaintzen dizugunean, honako informazio hau emango dizugu: eskaintza konbinatuaren eta bereizitakoaren prezioen aldea; primaren ordainketa modalitatea, prima bakarra, maileguarekin finantzatua edo ez, edo urteko prima berriztagarria izan daitekeena; mailegua aurretik ezeztatzen baduzu, kontsumitu ez duzun prima itzultzeko eskubidea; eta, hala dagokionean, prima bakarraren finantzaketak maileguaren amortizazio-taulan daukan eragina.

Mailegua babesteko aseguruaren barruan Bizi-asegurua eta Ordainketak Babesteko Asegurua egon daitezke.

Bizitza-bermeen kasuan, Kutxabank Vida y Pensiones, Compañía de Seguros y Reaseguros SAUren aseguruak.

Ordainketak Babesteko bermeen kasuan, Kutxabank Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros SAUren aseguruak.

Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen banku-aseguruen operatzaile bakarra da Kutxabank, eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Aseguru eta pentsio-fondoen zuzendaritza nagusiaren aseguru-banatzaileen erregistro administratiboan erregistratuta dago, OE0004 zenbakiarekin.

App-an zein online Bankan, Laguntza atal bat daukazu.
Zure kudeatzailearekin "Hitz egin" aukera ere erabil dezakezu edo aurretiko hitzordua hartu.

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.