Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Aurrezki solidarioa

-Aurrezki solidarioak errentagarritasun ekonomikoa eta soziala uztartzen ditu:

 

•  Aurreztaileek errentagarritasunaren zati bati uko egiten diote, gizarte-arloko proiektuetara bideratzeko. 

Kontsultatu itzazu dohaintza horiekin martxan jarri diren proiektuak.

BBK Fundazioak, Solidaritate Fondora bideratutako zenbatekoen zerga-arloko ziurtagiria jaulkiko du, dohaintzen atalean zergak arintzeko aukera emango duena (gaur egun, % 30 Bizkaian eta % 25 Lurralde Komunean), betiere indarrean dagoen zerga-arloko legeriak ezarritako mugarekin. 

 

•   Aurrezki hauek BBKri eskaintzen dioten likidezia eragin sozial handiko proiektuak finantzatzeko erabiltzen da, interes baxuko eta baldintza malgudun maileguen bidez (informazio gehiago)

 

 

 

Aurrezki solidarioari esker, aurreztaileek gizarte-arloko proiektuei laguntza zuzena emateko aukera daukate, ondoko hiru aurrezki/inbertsio produktu hauen bidez:

  • -

    Gordailu Solidarioa

    Merkatuko interes-tasa baten arabera egindako epe finkoko ezarpenak dira.

    • Ezarpen horien bitartez BBK-k eskuratzen duen likidezia eragin sozial handiko proiektuak finantzatzeko erabiliko da.
    • Gordailu horiek kontratatzen dituztenek konpromisoa hartzen dute interesen zati bat Solidaritate Fondora bideratzeko.
    • Bestalde, dohaintza egin nahi dutenek, zuzenean Caritas-i egiteko aukera ere badute.
  • -

    Batuetabatu aurrezki-plan solidarioa

    Lehenengo urtetik aurrera likidezia daukan aurrezki-plana.

    • Pixkanaka aurreztu eta BBK Fundazioaren gizarte proiektuetan lagundu nahi dutenentzat aproposa.
  • -

    Inbertsio Solidariorako Fondoa, IF

    Fondo mistoa: % 25 errenta aldakorra da, eta % 75, errenta finkoa.

    • Fondoak izaera etikoa du: hala erakusten dute erakunde kudeatzaileak bere buruari ezartzen dizkion mugek, inbertsioak egiterakoan; eta mugekin batera, inbertsioetarako irizpideek ere (salbuespenekoak zein aintzat hartzekoak baino ez izan).
    • Horrezaz gain, fondoak izaera solidarioa du: kudeatzaileak kudeaketa-gastuen % 0,7 Solidaritate Fondora bideratzen du.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago