Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Urtean aurreztutakoarekin hipoteka-mailegua amortizatzeko asmoa baduzu, erabakia hartu aurretik honako alderdi hauek kontuan hartzea gomendatu nahi dizugu:
Gaur egun daukagun interes-tasa txikiko (negatiboko) egoera honetan, kuotaren interesei dagokien zatia ez da tasa handiagoko garaietan bezain garrantzitsua. Hipoteka-mailegua amortizatutakoan sortutako benetako aurrezkia kuota bakoitzean ordainduko zenituzkeen interesez osatuta dago.
Gainera, honako helburu hauetarako ere likidezia izatea garrantzitsua da:
Hipoteka amortizatzen baduzu eta ezusteko gastu bat sortzen bazaizu (adibidez, autoa erosi beharra), oso litekeena da mailegu pertsonala behar izatea eta horrelakoen interes-tasa gaur egun hipoteka-maileguan ordaintzen duzuna baino handiagoa izango da.
Gainera, diru-sarrerarik gabeko egoera hipotetiko bati begira, aurrezteko "koltxoi" bat edukitzeak hipotekaren hilez hileko kuotak ordaintzeari eutsi ahal izango diozu, egoera hori konpondu bitartean. Horrela, gaur egun, hipoteka-mailegua amortizatu ordez aurreztea komeni da.
Kutxabankek aurrezteko/inbertitzeko eskaintzen dizkizun aukerak ezagutu nahi badituzu, bete ezazu honako inprimaki hau eta kudeatzaile bat zurekin jarriko da harremanetan.