Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Hipoteka finkoa ala aldakorra aukeratzeko aholkuak

Hipoteca fija o variable

Etxebizitza bat erostea bizitzan egingo duzun inbertsiorik handienetakoa da. Horregatik, ezinbestekoa da arreta handia jartzea inguruko alderdi guztietan, batez ere hipotekaren baldintzetan. Azterketa horren barruan, zure buruari egin behar diozun lehenengo galdera honako hau da: hipoteka finkoa edo aldakorra?

 

Gai honetan zaila da zehaztea aukera bat bestea baino hobea ote den, modalitate bakoitza bezero-profil jakin bati egokituta dagoelako. Oro har, merkatuaren aldaketak gorabehera, datozen urteetan ordainduko duten kuota beti berbera izango dela ziur jakin nahi dutenentzat pentsatuta daude hipoteka finkoak. Hori dela eta, hipoteka finkoa da Kutxabankeko bezero gehienen aukera.

 

Aldiz, hipoteka aldakorra kontratatzea erabakitzen dutenek arrisku handiagoa hartzen dute beren gain, kuota Euriborraren bilakaeraren arabera ezartzea erabakitzen dutelako, hau da, euroguneko bankuek bezeroei dirua mailegatzeko erreferentzia gisa hartzen duten interes-tasaren arabera. Honek, azken urteetan gorabehera ugari izan ditu.

 

Euriborraren bilakaera

 

1999an ezarri zenetik hamarkada bat geroago arte, Euriborra %2,2tik gora ibili da, 2008an ia %4,5eko maximoarekin. Horrela, epealdi horretan, interes aldakorreko hipoteka bat kontratatuta zuten banakako bezeroen edo familien hileko kuotan aldaketa nabarmena egon zen, ordaintzeko zailtasunak eraginez.

 

Egoera hori 2010ean aldatu zen, izan ere, orduko hartan finantza-krisiak Euriborra %1,23raino jaitsarazi zuen eta 2013tik gaur egun arte beti egon da %0,57tik behera. Azken urtean, erreferentziazko indize hori balio negatiboetan ibili da eta, horren ondorioz, kuota txikiagoak izan dituzte interes aldakorreko hipoteka dutenek. Hala ere, urtebeterako Euriborrak balio oso txikietan jarraitzen badu ere, hipoteka-mailegua eskatzen duten bezero gehienek Kutxabanken tasa finkoko hipotekak aukeratzen dituzten. Bi arrazoi daude:  interesen gorabeheren menpe egon nahi ez izatea eta epe luzeko hipoteken tasen egokitasuna: 2020an, Kutxabankeko bezeroen %81 inguruk formula horien alde egin zuten eta Euriborra erreferentzia duen modalitatea, aldiz, %18,6k nahiago izan zuten.

 

Hona hemen bi hipoteken baldintza nagusiak

 

Hipoteka finkoa

 

Hipoteka finkoak interes-tasa bera izateko aukera ematen dizu maileguaren indarraldi osoan; horren ondorioz, ordaindu beharreko kuota bera izango da beti. Kutxabanken hipoteka finkoak hipoteka aldakorrak baino amortizazio-epe laburragoa du, 25 urterainokoa, eta bi UTB-mota, gure finantza-erakundeak eskaintzen dituen hobarien arabera (hala nola nomina helbideratuta izatea, bizi-asegurua kontratatzea, etab.). Kuotaren zenbatekoa zure beharrizanen arabera kalkulatu ahal izateko, Kutxabankek simulagailu bat jarri du zure esku. Haren bidez, zure hipotekari buruzko datu guztiak ezagutu ahal izango dituzu, amortizazio-taulak barne.

 

Hipoteka aldakorra

 

Interes aldakorreko hipotekaren kasuan, Kutxabankek ere hainbat ITN- eta UTB-mota ezarri ditu, sartutako hobarien arabera eta 30 urteko gehieneko amortizazio-aldiarekin. Eska daitekeen gehieneko zenbatekoa etxebizitzaren tasazio-balioaren %80 da.

 

Hala ere, etxebizitza bat erosteko prozesua askoz ere konplexuagoa da eta hipoteka aukeratzea baino elementu gehiago biltzen ditu: horregatik, Kutxabankek Etxebizitza Gida oso praktikoa eskaintzen dizu, etxe berria erosteko prozesu osoa betetzen laguntzeko. Bertan, zure beharrizanei egokitutako etxebizitza bilatzeko estekak eta aholkuak dauzkazu, salerosketa formalizatzeko, hipoteka eskatzeko eta eskriturak egiteko eman beharreko urratsekin batera.

 

Eta Kutxabank Hipotekei buruzko informazio gehiago eskatu nahi baduzu, jo zure bulegora edo gure webgunean aurkituko duzun inprimakia bete ezazu eta zurekin harremanetan jarriko gara.

  • Kutxabank seguridad online blog es
  • Kutxabank renting blog es
  • Kutxabank certificado titularidad blog es
  • Kutxabank El muro blog es

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa

Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak

Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak

Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak

Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak

Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.