Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Korrespondentzia elektronikoa

Ez duzu paper gehiago gorde eta artxibatu behar izango!

Korrespondentzia Elektronikoaren zerbitzuari esker, Kutxabanken ohiko korrespondentzia, paperean jaso ordez, pdf formatu elektronikoan eskuratu ahal izango duzu. Horrela, nahi duzun aldiro, On-line bankuan kontsultagarri izango dituzu agiriak.

Korrespondentzia elektronikoak hamaika abantaila ditu:

  • Doakoa eta erraza. Zure Online bankuan automatikoki txertatuta dago.
  • Berehalakoa. Dokumentazio guztia lehenago kontsultatu ahal izango duzu, posta arruntez bidaltzeak dakarren atzerapena edo galerak saihestuta.
  • Ondo antolatua eta aurkitzeko erraza. On-line bankuan postontzi pertsonala daukazu. Bertan, azken 5 urteetan sortu diren agiri guztiak kontsultatu ditzakezu, hainbat bilaketa-irizpideren arabera: data, kontua, berrikusteke daudenak... Horrela ez duzu agiriak artxibatzen ibili beharrik. Nolanahi ere, nahi izanez gero, zure ordenagailuan ere gorde ditzakezu.
  • Inprimatzea eta balio juridikoa. Nahi beste aldiz inprimatu ahal izango dituzu agiriak, eta paperean jasotako korrespondentziaren balio bera izango dute.
  • Ingurumena zainduko dugu, papera erabiltzeari utzita.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago