Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Helbideratu zure nomina

Kutxabanken iraupen luzeko harremanak atsegin ditugu, eta, horregatik, diru-sarrerak gure esku uzten dituzten milaka bezeroei pozbiderik handiena eskaini nahi diegu. Erantzukizunez eta eraginkortasunez.

Abantaila andana finantza-produktuetan:
 

  • Hipotekak baldintza berezietan:
    • Etxebizitza-maileguaren diferentzial txikiagoa, nomina helbideratuta eta beste produktu batzuk kontratatuta badituzu (txartela, etxe-asegurua...).
    • Eta aholkuak emango dizkizugu zure erosketaren tramite guztietan. 

                      > Hipotekei buruz gehiago jakiteko

  • Lehentasunezko tarifak kontsumorako maileguetan.
    • % 0,50erainoko hobaria, nomina Kutxabanken helbideratuta edukitzeagatik.

                    > Kontsumorako maileguei buruz gehiago jakiteko

  • Nominaren aurrerakina: Gehienez 3 hileko balio garbiarengatik, 6.000 eurorainokoa.
  • Aurrez onartutako mailegu pertsonala, bulegoan, kutxazain automatikoan edo Internet bidez kontratatu daitekeena*.
  • Deskontuak Auto, Etxe eta Bizi Aseguruen lehen urteko priman.

                    > Aseguruei buruz gehiago jakiteko

 

*Kreditu-eragiketak aldez aurretik onartu behar dira, arriskuei dagozkien ohiko irizpideen arabera.

 

Beste inork ematen ez dizuna: Kutxabank Esperientziak eta sustapenetan zuzenean parte hartzeko aukera.


Jardueren programa berezia urte osoan (txangoak aire zabalean, bisita pribatuak museoetara, kontzertuak, etab.), zure bizilekura egokitutakoak.
Aldian behin horri buruzko informazioa jasoko duzu zure posta elektronikoan.
Sarreren zozketak urte osoan, aparteko kirol, musika edo kultura-ikuskizunetarako.

Zure helbide elektronikoa ematen badiguzu, unean-unean emango dizugu zozketen berri.
 

 

Doako zerbitzuak Kutxanbanken nomina helbideratuta izateagatik:

  • Kontabilitate Pertsonalaren Taula
    • Txostena: zure diru-sarrerak eta gastuak hainbat kategoriatan sailkatuta.
    • Zure familiaren aurrekontua eta zure aurrezkia kudeatzen laguntzeko zerbitzua.
    • Hilero zure korrespondentzia elektronikoan.

                    > Kontabilitate Pertsonalaren Taulari buruz gehiago jakiteko

  • SMS bidezko doako jakinarazpenak:

Alerta zerbitzuan alta emanda bazaude, nominaren abonuaren berri emango dizu.
Doako segurtasun alerta, eguneko erosketa metatuen berri emateko.
> Alerta zerbitzuari buruz gehiago jakiteko

  • Online Bankua
    • Eragiketak egiteko askatasun osoa; nahi duzun lekutik eta nahi duzunean.
    • Eragiketa askotan komisio txikiagoak.
    • Segurtasun osoa, Gakoen Txartel Pertsonalari esker.

                    > Online Bankuari buruz gehiago jakiteko

  • Banku Mugikorra
    • Deskargatu app-a zure sakelakoan.

      Google play-n eskaratu daiteke

Deskargatu app-a !

Disponible Google play                        Disponible Apple store  

                    > Banku mugikorrari buruz gehiago jakiteko

 

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago