Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Kontsumorako mailegua

Kutxabank-en zure proiektuen parte izan nahi dugu, amets bat betetzen lagundu edo zure bidaia finantzatu. Horregatik, Kontsumorako Mailegua eskaintzen dizugu, tramitatzeko erraza eta abantaila ugarirekin:

  • Zenbatekoa: 500 eta 75.000 € bitartean.
  • 7 urtera arteko amortizazio-epea eskatzeko aukera.
  • Kuota iraunkor finkoa, eta ordainketa-eguna hautatzeko aukera.
  • Gainera, Efektiboan erabilgarria badaukazu, mailegua zuzenean onartuko dizugu.

Zer egin behar duzu? Oso erraza da:

  • Gehien komeni zaizun epea eta zenbatekoa aukeratu.
  • Gertuen daukazun Kutxabank bulegora jo, mailegua tramitatzeko.
  • Behar duzun zenbatekoa 1.500 eta 40.000 € artekoa bada, 5 minututan eska dezakezu Online Bankuaren bidez  o en el teléfono 901 335 566..

 

Horra maiz egiten diren galderen erantzunak:

Zer da mailegu baten UTBa?
Maileguaren kostu osoa neurtzen duen tasa da, eta ehunekotan ematen da. Finantzaketa-eskaintzak alderatzeko adierazlerik onena da, aztertze-komisioa, irekitze-komisioa eta bestelako gastu gehigarri guztiak aintzat hartzen dituelako.

Zer da amortizazio-sistema?
Maileguaren ordainketa hileko kuota bidez egiten denean.

Zeintzuk izan ohi dira mailegu baten kostuak?
Interes-tasa, komisioak, derrigorrezko produktu gehigarrien gastuak (aseguruak, etab.) eta notarioaren ordainsaria, mailegua notariotzatik bideratzen bada.

Diru-itzulketa aurreratuak egin ditzaket?
Bai. Kontsumorako kredituen legeari jarraiki, diru-itzulketa aurreratuagatiko konpentsazioa ezin da izan ezeztatze aurreratua egin ezean ordainduko zenituzkeen interesen guztizko zenbatekoa baino handiagoa.
Amortizazio-egunetik mugaegunera arte gelditzen den epealdia urtebetetik gorakoa bada, konpentsazioa itzulitako zenbatekoaren % 1ekoa izango da. Epealdi hori laburragoa bada, berriz, % 0,5ekoa.

Mailegu bat eskatu aurretik, zure hileko diru-sarrerak kontuan hartu beharko dituzu. Zergatik?
Komeni da zure hileko diru-sarreren % 40tiko gorako mailegurik ez eskatzea. Bada, zure ordainketa-gaitasuna kalkulatzeko, kredituaren hileko kuota eta zure zor guztien kuotak gehitu behar dituzu; hala nola hipotekarena, kreditu-txartelena edo beste mailegu batzuena.

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago