Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Visa Nakar

-

Sarrera

Visa Nakar txartela BBK-k sortu zuen gizarte-proiektu baten barruan dago.

Gainerako visa txartelen funtzionamendu bera duen visa txartel bat da, baina, gainera, gizarte-intereseko balioa dauka.

Xedea

Visa Nakar txartela irabazi asmorik gabeko elkarteekin batera jaulkitako Visa kreditu-txartel bat da. Bezero bakoitzak erabakiko du, programan atxikita dauden elkarteen artean, zeini lagundu nahi dion. Aukeratutako elkartearen logoa txartelean agertuko da, goian eskuinaldean. Txartelaren kuotaren zein saltokietan erabiltzeagatik sortzen duten sarreren % 10 emango zaio elkarte bakoitzari, zenbateko hori garatzen dituzten gizarte-proiektuetan inbertitu dezaten.

Nobedade gisa, Visa Nakar Lurgaia txartela jaulkiko dugu, Lurgaia Fundazioarekin batera jaulkitako Visa txartela. Zure hileko erosketak egiteko kreditu bat eskuratzeko aukera errazten du. Halaber, Visa Nakar Lurgaia txartelak kutxazainetan dirua ateratzeko aukera ematen dizu, kontuko saldo erabilgarria erabilita.

Visa marka onartzen duten munduko edozein tokitan baliagarria da txartel hau.

-

Abantailak

  • berehalako kreditua eskuratzeko aukera.
  • zerbitzu oro munduko edozein tokitan ordaintzea.
  • Off-line sektoreetan aritzeko erraztasuna (autobideak, aparkalekuak, erremonteak, etab).

Gainera, contactless teknologia dauka, txartela ordainketa-terminalera hurbiltze hutsarekin erosketak ordaintzeko aukera ematen dizun sistema berria. Kontsultatu contactless sistemari buruzko informazio gehiago hemen: contactlesskutxabank.es

Informazio interesgarria

Txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, berehala jakinarazi beharko diguzu gure bulegoren batean edo 900 44 55 66 telefonoan. 

Kutxabank aseguruak

Txartelak doako istripu-asegurua eta bidaia-laguntza barne ditu. Kontsultatu horien ezaugarriak dokumentuen atalean, edo bestela jo gure bulegoetara informazio gehiagoren bila.

Elkarteak

Alerten sistema

iruzurrezko erabilerarako muga
BAI
iruzurrezko eragiketak hautematea
BAI
e-posta eta sms bidezko alertak
BAI
-

Txartel titularraren mugak

Txartel titularraren muga Kutxabankekin kontratatutako muga da, kontratuan jasota datorrena.

Kuotak

hobaria helbideratutako nomina edo pentsioagatik

hobaria txartelean egindako kontsumoengatik

txartel nagusiaren urteko mantentze-lanen kuota
32.00 euro

 

-

 

Beste txartel batzuk

  • Visa Dual K

    Visa Dual

    Visa Dual

    Behar duzun guztia txartel bakar batean. Kutxazainetan dirua ateratzeko, saltokietan edo internet bidez ordaintzeko, eta Flexibuyrekin ordaintzea 12 hilabetez interesik gabe geroratzeko aukera, erosketak geroratzeko zerbitzuaren bitartez.

  • Visa K26

    Visa K26

    Visa Dual K26

    Gaztea zara eta ez duzu kuotarik nahi. Zozketak, sustapenak eta deskontuen programa berezia saltokietan.

  • Visa K26+

    Visa K26+

    Visa Dual K26+

    30 urtetik beherakoentzako plus bat da, K26 txartelaren titular izatearen abantailez gozatzen jarraitu nahi dutenentzat.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.