Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Minikredit

3.000 eurorainoko mailegua eskuratu nahi duzu, eguneko edozein unetan, berehala eta paperik bete beharrik gabe? Orain aukera daukazu, Minikrediti esker.

Zure gakoekin Online Banka-ri edo Kutxabank app-era sartu edo Kutxabanken edozein kutxazain automatikotara jo, eta zure txartelarekin eta PIN zenbakiarekin mailegua eskatu besterik ez duzu egin behar.

Aurrez onartuta duzun efektiboaren muga zein den, Minikredit mailegua zuzenean onartuko da ala ez, Kutxabankekin daukazun loturaren arabera.

Minikreditekin abantaila bikainak eskuratuko dituzu:

  • Online Bankuko zure gakoak edo zure Kutxabank txartela eta PINa besterik ez dituzu behar.
  • Erosoa eta azkarra: 24 orduz, urteko 365 egunetan, Online Bankuan, Kutxabank app-ean eta Kutxabank kutxazainetanetan.
  • Berehalakoa: kontuan berehalako abonua.
  • Neurrirako kreditua: nahiago duzun epea (3 hiletik 3 urtera arte) eta kuota aukeratu ahal izango dituzu.
  • Ordainketa eguna hautatzeko aukera: kuota zein egunetan ordaindu nahi duzun erabaki ahal izango duzu.
  • Kuota iraunkorra: ezustekorik gabe. Euriborraren balioa edozein dela ere, hil bakoitzean zenbat ordainduko duzun jakingo duzu une oro. 

 

Horra maiz egiten diren galderen erantzunak:

· Zer gertatzen da dirua asteburuan behar badut?
Minikredita eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan eska dezakezu, Online Bankuan, sakelako gailuetarako app-ean edo Kutxabanken edozein kutxazain automatikotan.
 
· Abal bat behar da Minikredita eskatzeko?
Ez, abalik behar ez duen mailegu pertsonala baita.
 
·  Kutxabank bezero guztiek eskuratu dezakete kreditu hau?
Bezeroaren kontuan berehala abonatzen den mailegu bat denez, erakundearekin daukazun loturaren arabera onartuko da ala ez. Horregatik, kreditua eskatu dezaketen bezeroak aurrez hautatu dira.
 
· Zer esan nahi du aurrez emandako muga erakundearekin daukadan loturaren araberakoa dela?
Lotura-maila erakundearekin daukazun konpromisoarekin lotuta dago. Hau da, gurekin daramazun denbora edo kontratatuta dituzun produktuak, besteak beste.
Hortaz, lotura horren arabera, eskatu dezakezun kredituaren muga aldatu daiteke.
 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago