Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Hemendik aurrera, Online Bankan eta Banka mugikorrean eragiketak egitean, ez duzu soinean Gakoen Txartel Pertsonala (GTP) eraman behar izango, eragiketak izenpetzeko zeure sarbide-gakoa edo mugikorrean jasoko duzun erabilera bakarreko gakoa erabiliko duzulako.
Zer dela eta aldaketa hau? “PSD2” deritzon Europako araudi berria indarrean hasi zen irailaren 14an finantza-erakundeetan egindako ordainketa digitalen pribatutasun eta segurtasuna arautzeko xedez. Horri esker, segurtasuna eta gardentasuna handitu dira eta bezeroak ardatz dituzten eskaintza berriak osatzeko aukera dago.
Eragiketak izenpetzeko, mugikorrean jasoko duzun erabilera bakarreko gakoa sartu behar izango duzu.
Horretarako, oso garrantzitsua da jakinarazi zenigun mugikor-zenbakia eguneratuta edukitzea. Hala daukazula egiaztatzeko, Online Bankan, ‘Nire datuak’ izeneko atalean sar zaitezke. Gainera, erregistratuta ez daukazula ikusten baduzu, Kutxabanken kutxazain eta bulegoetan egin dezakezu.
Eta egunez eguneko zereginak errazte aldera, zure kontuen artean egindako transferentziak bezalako ohiko eragiketetan edo duela gutxi egindakoetan, Online Bankara sartzeko gakoa besterik ez duzu sartu behar izango, honako bideo honetan azaltzen den moduan.
Segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko asmoz, online sartzeko eta hainbat kontsultak egiteko modu batzuk ere baimen gehigarri baten bidez babestuko ditugu, mugikorrera SMS mezu batean bidaliko dizuguna.
Esate baterako, 90 egun baino gehiagoko mugimenduak kontsultatzean ezarriko da, edo konektatu gabe luzaroan egon bazara.
Gainera, onuradunen agenda berria izango duzu eskuragarri, modu errazean bilatu nahi dituzun kontuak bertan gorde ahal izateko, aurretik erabili dituzunekin batera. Horrela, transferentziak izenpe sinplearekin baimendu ahal izango dituzu. Hitz batean, transferentziak egiterakoan “kontu erabilienak” modu erraz, eroso eta seguruan bilatu ahal izango dituzu.
Izenpetzeko prozesua azkarrago egitea eskatzen zenuen eta orain zeure esku dago ;-)