Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

OK Kontuak Kutxabankek baldintzak malgutu dizkie OK Kontuen oraingo titularrei

Sortutako osasun-krisia dela eta, Kutxabankek OK kontuetako zenbait baldintza betetzea errazten die bezeroei, modalitate guztietan.

 

Horregatik, etxeko ekonomiak kudeatzeko hiruhileko likidazioa duten OK kontuetan nahitaezko baldintzak mugatu ditugu: ez da beharrezkoa izango urteko lehen seihilekoan nomina, pentsioa edo langabezia modu jarraituan sartzea, nahikoa izango baita likidazioari dagozkion hiru hilabeteetatik bitan betetzea.

 

Bestalde, gure profesionalen eta autonomoen negozioen eguneroko kudeaketarako pentsatutako OK kontuei dagokienez:

  • Datozen 6 hilabeteetan, 2020ko irailera arte, ez dugu egiaztatuko Autonomoen/Mutuen edo Gizarte Aseguruen ordainagiria helbideratzeko baldintza betetzen den.
  • Batez besteko saldoaren edo 2.000 euroko edo gehiagoko kontsumoaren baldintzari dagokionez, apirileko eta maiatzeko likidazioetan (martxoari eta apirilari dagozkienetan) hauetako bietako bat kontuan hartuko da: kontuaren batez besteko hileroko saldoa ala elkartutako TPV guztietan otsailetik aurrera metatutako fakturazioa.

 

Garrantzitsua da OK kontuen beste ezaugarri batzuk gogoratzea, baldintzak betetzea errazten dutelako:

  • Langabeziak nomina edo pentsio baten trataera bera du.
  • Gazte nominaren kontuan, helbideratutako diru-sarreren baldintza betetzeko, urteko likidazioa duen ageriko kontua denez, nahikoa da hamabi hilabeteetatik seitan egitea.
  • Urtebete baino gehiago duten OK kontuetan eta txartelarekin fakturatzea baldintza duten horietan, dagokion likidazioaren aurreko 12 hilabeteetan egindako erosketak hartuko ditugu kontuan.

 

Esteka honetan, OK kontuen katalogoari buruzko informazio guztia dago eskuragarri.

Kutxabanken, krisi honen ondorioak arintzen lagunduko duten konponbideak bilatzen jarraitzen dugu.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago