Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

SEPEk aurrez aitortutako langabeziako prestazioen aurrerapena

Maiatzaren 14an eta 20an, SEPEk onartutako eta martxoaren 14tik apirilaren 30era arteko epeari dagozkion langabezia-sariak abonatuko dira bezeroen kontuan.

Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioarekin eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin (SEPE) sinatutako hitzarmen sektoriala beteko dugu. Hitzarmen horren arabera, gaur egungo osasun krisiak kaltetutako pertsonei langabezia-sarien ordainketa aurreratu ahal izango diete kreditu-erakundeek.

Hitzarmenaren ondorioz, martxoaren 14tik apirilaren 30erako epealdian sortutako eta SEPEk onartutako langabezia-sariak, ekainaren 10ean ordaindu behar baziren ere, maiatzaren 14ra eta 20ra aurreratuko ditu Kutxabankek.

Aurrerakin horrek ez du inolako kosturik izango onuradunentzat. Eragiketari % 0ko interes-tasa aplikatuko zaio. Horrez gain, ez da inolako komisiorik egongo, eta ez da inolako bermerik eskatuko kobrantzarako.

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago