Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Ahulezian dauden familia eta kolektiboentzako zorraren luzamendua

COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko arlo sozialean eta ekonomikoan premiazko erabakiak hartu dira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren eta ondorengo martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren arabera.

Erabaki horien bidez, familia eta kolektibo ahulenen beharrizanei erantzuna ematen zaie, jarduera ekonomikoa geldiarazi ondoren haien diru-sarrerei eta bizimoduari eusteko behar dituzten gastuei aurre egiteko gaitasuna kaltetuta geratu delako.

 

Helburuak

  • Jarduera ekonomikoa geldiarazi duen salbuespenezko egoerak eragindako zordunak babestea, maileguen ordainketaren luzamendua eduki ahal dezaten.
  • Bizi garen egoera berezi honetan berankortasuna ez handitzea.

 

Onuradunak

  • COVID-19 gaixotasunak eragindako krisiaren ondorioz ordainketei aurre egiteko egoera ekonomiko ahulean dauden mailegu edo kredituen zordunak.
  • Zordun nagusiaren fidatzaile eta abal-emaileak, zordunarentzat ezarritako baldintza beretan...

 

Bere eraginpean dauden maileguak

Ahulezia ekonomikoa duten zordunen hipoteka-mailegu eta hipoteka-kredituei eragiten die, baldin eta honako hauek eskuratzeko izan badira:

  • Ohiko etxebizitza.
  • Enpresari eta profesionalen jarduera ekonomikoari lotutako higiezinak.
  • Alokatuta dauden ezohiko etxebizitzak, pertsona fisikoa den jabeak larrialdi-egoera indarrean jarri zenetik alokairuaren errenta jasotzeari utzi badio.

Luzamendua hipoteka-bermerik ez duten beste mailegu edo kreditu batzuetara hedatu da.

 

Ahulezia ekonomikoaren egoera (balizko guztiak bete behar dira)

  • Zorduna langabezian sartzea edo enpresaburua zein profesionala izanez gero, diru-sarrerak nabarmen galtzea edo salmentak nabarmen jaistea (gutxienez %40ko beherakada).
  • Luzamendua eskatu aurreko hilean, familia-unitateko kideen diru-sarrerek hileko IPREMaren hirukoitzaren muga ez gainditzea.
  • Hipotekaren kuota, oinarrizko gastuak eta hornidurak gehituta, familia-unitateko kide guztiek jasotzen dituzten diru-sarrera garbien %35 edo gehiago izatea.
  • Osasun-larrialdiaren ondorioz, familia-unitatearen egoera ekonomikoa nabarmen aldatu izana, etxebizitza eskuratzeko ahaleginari dagokionez. (ahalegina = familia-errentaren gaineko hipoteka-karga 1,3 aldiz biderkatuta).
  • Eskatzaileak hipoteka-mailegurik ez badu baina ohiko etxebizitza alokatzeagatik errenta bat edo bestelako kuota bat (hipoteka-bermerik ez duen finantzaketa-kuota) ordaindu behar badu, hipoteka-kuotaren zenbatekoa diru-kopuru horien baturarekin ordeztuko da.

 

Luzamendua eskatzea

  • Dekretua argitaratzen denetik honako epemuga hauetara arte eska daiteke:
  • 15 eguneko epearen barruan 8/2020 Dekretuaren indarraldia amaitu den egunetik zenbatzen hasita, hipotekaren luzamenduari dagokionez.
  • Hilabete 1eko epearen barruan larrialdi-egoera amaitu denetik hipotekarena ez den luzamenduari dagokionez.

 

Beharrezkoa den dokumentazioa

  • Langabezia-egoeraren ziurtagiria, prestazioak kudeatzen dituen erakundeak emana eta jaso beharreko zenbatekoa adierazita.
  • Norberaren konturako langileek (autonomoek) jarduera uzten badute: Jarduera utzi izanaren ziurtagiria, Foru Ogasunek ala Zerga Administrazioko Estatu Agentziak emana.
  • Etxean bizi direnen kopurua.
  • Etxean bizi direnen errolda-agiria.
  • Ondasunen titulartasuna.
  • Zordunaren erantzukizunpeko adierazpena.

 

Luzamenduak izango dituen ondorioak, aurreikusitakoaren arabera

  • Hipoteka-zorra eta ordaindu beharreko interesen sortzapena etetea.
  • Ez dira ezarriko berandutzagatiko interesik eta hipoteka-maileguaren/kredituaren kontratuan agertzen den epemuga aurreratuaren klasula.

 

Luzamenduaren epea

Kuoten ordainketaren etenaldiak hiru hilabete iraungo du eta Ministro Kontseiluaren erabaki baten bidez luzatu ahal izango da.

 

Eskatzailearen erantzukizuna

  • Eskatzailea gerta daitezkeen kalte-galeren eta malgutzeko neurri horiek ezartzearen ondorioz sortutako gastu guztien erantzulea da, zordunaren jokabideak eragin ditzakeen bestelako erantzukizunei baztertu gabe. Gastu horiek ezin izango dira izan modu bidegabean lortutako etekina baino txikiagoak.
  • Bezeroak erantzukizunari buruzko klausula izenpetuko du eskabidean.

 

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan zure bulegoarekin. 

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago