Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Zordunketan dirua atera komisiorik gabe

Alarma-egoeraren indarraldiaren barruan, Kutxabanken bezeroek ez dute komisiorik ordaindu behar izango Espainiako Erresumaren barruko kutxazainetan dirua zordunketan ateratzen dutenean.

 

Dirua atera behar dutenek etxetik gertuen duten kutxazainera jo ahal izango dute, komisiorik ordaindu gabe. Horren bidez, joan-etorriak murrizten eta agintariek mugikortasunaren arloan emandako gomendioak betetzen laguntzen da.

 

Kutxabankek bat egin du bezeroei komisioak kentzeko ekimenarekin, E6000, CaixaBank eta Bankia finantza-erakundeekin batera. Hala, Estatuko edozein kutxazain automatikotan dirua zordunketan atera ahal izango da martxoaren 30etik aurrera eta alarma-egoera indarrean dagoen bitartean.

 

Hala ere, urrutiko kanalak (online eta telefono bidezkoak) erabiltzea gomendatu nahi dugu oraindik, izan ere, indartu egin ditugu eta guztiz operatibo daude. Horrez gain, txartelarekin ordaintzea ere komenigarria da garai honetan, kutsatzea eragozteari begira osasun-arloko agintariek emandako jarraibideak betetzeko asmoz.

 

Horrela, bezero ahulenei zuzendutako ekimenak prestatzeko eta koronabirusak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko ahaleginari eutsi nahi diogu Kutxabanken.

 

Kutxazainak

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago