Errekuntza-motor bat motor elektriko batekin edo gehiagorekin konbinatzen duten ibilgailuak dira. Hibrido arrunta izan daitezke, martxan daudenean kargatzen diren bateriak dituztenak, edo entxufagarriak.
Gutxienez 40 km-ko autonomia elektrikoa duten ibilgailu elektriko hibrido entxufagarriek (PHEV) 0 etiketa dute.
40 km-tik beherako autonomia elektrikoa duten ibilgailu hibrido entxufagarriek (PHEV) eta ibilgailu hibrido ez-entxufagarriek (HEV) EKO etiketa dute, betiere C etiketaren irizpideak betetzen badituzte.