Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Hemen gaude, zu etxean egoteko

Koronabirusak (Covid-19) eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean, osasun-agintariek eta erakunde ofizialek adierazten duten bezala, erantzukizun indibiduala eta kolektiboa lehenetsi behar da, eta guztion segurtasunerako beharrezko bitartekoak jarri behar ditugu.

 

Kutxabanken prebentzio-neurriak jarri ditugu martxan gure langileen eta bezeroen osasuna zaintzeko. Jarduera-protokolo honekin, zuretzat lanean jarraituko dugu, beharrezkoak ez diren arriskuak saihestuz.

 

Hori dela eta, urruneko kanalen bidez eragiketak egitea gomendatu nahi dizugu. Jarraian, eragiketak egiteko behar duzun guztia zerrendatu dizugu.

 

Zabalik dauden bulegoak

Lagunduko dizugu?

 

EGIN ERAGIKETAK ONLINE BANKAN ETA BANKA MUGIKORREAN

Gogoan izan zure gestioak egiteko Online Banka, Kutxabank App-ak edo telefonoa (901 33 55 66) erabil ditzakezula, betiere horretarako gakoa baduzu. Gainera, Kutxabanken kutxazainen sarea eskuragarri daukazu.

 

HARREMANETAN JARTZEKO KANALAK

Zalantzarik baduzu, mezu elektronikoa bidal dezakezu info@kutxabank.es helbidera, gurekin harremanetan jarri sare sozialetan edo txat bitartez (Online Bankatik edo KB App-etik) edo 900 44 55 66 zenbakira deitu.

 

ERABILI TXARTELA

Egin soilik ezinbestekoak diren joan-etorriak. Horretarako, erosketa fisikoak egiteko txartelak contactless moduan erabiltzea edo telefono mugikorra baliatzea gomendatu nahi dizugu, betiere modalitate horretarako prestatuta dauden dendetako kutxetan.

  • Txartelik ez badaukazu, online-bankatik eta Kutxabanken App-etik kontrata dezakezu eta etxean bertan jaso.

 

HIPOTEKEN LUZAMENDUA

Hipoteken luzamendurako prozeduraz, baldintzez, epeez gehiago jakin nahi baduzu … ikusi honako atala gure webgunean: “Ohiko etxebizitza erosteko hipoteka-zorraren luzamendua

 

Online Banka Banka Mugikorra Kutxazain Automatikoak
Banca online
Banca móvil Apps Kutxabank
Cajeros automáticos
Online Banka Banka Mugikorra

Kutxabank Appak

1500 Kutxazain Automatiko

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago