“Gaur egun bizi dugun egonkortasun eta segurtasun eza kontuan hartuta, zuen zerbitzuarekin bezeroari konfiantza ematen diozuela uste dut. Horri esker, zure aurrezkiekin lasai egoteko aukera daukazu.” J. Andres
“Oso pozik gaude Banka Pertsonalak eskaintzen digun zerbitzuarekin, bai maila pertsonalean erakusten duen hurbiltasunarekin zein eskaintzen digun laguntzarekin. Aurrerantzean ere horrela izatea espero dugu. Eskerrik asko.” Javier
“Ni pozarren nago Banka Pertsonalaren zerbitzuarekin. Edozein arazo daukazunean zure konfiantzazko norbaiti deitu eta, bere esku badago, hark konpontzea izugarria da. Are gehiago nirea bezalako lan bat badaukazu (kamioilaria naiz) eta ezin bazara beti bulegora joan.
Gainera, lasai nago, nire kudeatzaileak irtenbide onena edo egokiena aurkitzeko uneoro bere esku dagoen guztia egingo duela jakin badakidalako.” Jon
“Bikaina iruditzen zait Banka Pertsonalak Zorroaren osaeraren gainean daukan kontrola, beti finantza-egoera orokorraren bilakaera aintzat hartuz eta bezeroarekin harremanetan jarriz, aukerarik onenak proposatzeko.
Horrez gain, oso egokia iruditzen zait aldian behin Zorroaren egoerari eta zerga-arloari buruz ematen duten informazioa, bai eta bezeroari edonoiz sortu ahal zaizkion zalantzei erantzuteko azkartasuna ere." Edorta.