Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Oro bizi-asegurua

-

Oro bizi-aseguruak babes osoagoa eskaintzen dizu, estaldura estra batzuekin gure bizi-aseguru tradizionalaren aldean.

Hona hemen Bizi-aseguruari gehitu zaizkion estaldurak:

  • Aseguruduna eta bere ezkontide edo izatezko bikotekidearen heriotza aldi berean

Bi pertsonak, istripu beraren ondorioz, aldi berean hiltzen badira, Aseguru-etxeak berme honetarako aseguratutako kapitala ordainduko du, edozein arrazoik eragindako heriotzaren bermearena bezalakoa dena, eta ezingo duena 150.000 eurotik gorakoa izan

  • Gaixotasun larriak

Aseguratutako pertsonak edozein arrazoik eragindako heriotzaren bermeko kapital aseguratuaren % 50 jasoko du, 150.000 euroko mugarekin, honako gaixotasun hauetakoren bat diagnostikatzen diotenean: infartua, istripu kardiobaskularra, minbizia, giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa, organoen transplantea, arteria koronarioen kirurgia, paralisia, itsutasuna, erredura handiak, koma.

  • Ehorzketa-gastuetarako laguntza

Aseguratutako pertsona hil ondoren, Aseguru-etxeak edozein arrazoik eragindako heriotzaren bermerako aseguratutako kapitalaren % 5 ordainduko du, 3.600 euroko gehieneko mugarekin.

  • Kreditu-txarteletako eta kontuetako zorpekoak ezeztatzea

Aseguratutako pertsonaren Heriotza edo Erabateko Baliaezintasun Iraunkorra gertatzen bada, Kutxabanken haren titulartasunpekoak diren kontu korronte, libreta edo kreditu-txartelen zorpekoak ezeztatuko direla bermatzen da, 3.600 euroko mugarekin.
 

 

 

Kutxabank Bizitza eta Pentsioak S.A.U.-ren asegurua da. KUTXABANK, Kutxabank Bizitza eta Pentsioak sozietatearen bankako aseguruen operatzaile esklusiboa da, eta bitartekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago hurrengo zenbakiaz: C0654A95653077. Oro bizi-asegurua

Beste aseguru batzuk

  • Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua estaldura eta berme berriekin babes osoa eskaintzen dizun bizi-asegurua da.


  • hogar estra asegurua

    Estra etxe-asegurua

    Kutxabanken estra etxe-asegurua arrisku anitzeko asegurua da, zure etxea ezin hobeto babesteaz gain, zutaz ere arduratzen dena.

  • Seguro alquileres BBK

    alokairuen asegurua

    Alokairuen asegurua

    Aseguru honekin, etxebizitza bateko maizterrek errenta ordaindu gabe uzten badute, errentatzailea babestuta egongo da.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago