Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabankek zure lasaitasunerako aukeran jartzen dizkizun aseguru guztiak. Etxerako, familiarentzat edo ezohiko egoeretarako behar dituzun aseguruak. Erarik onena edozein motako ezustekoen aurrean prestaturik izateko.
Gehien maite duzuna zaintzeko asegurua.
Bakoitzaren araberako estaldura malguekin eta hilean behin ordaintzeko aukerarekin, inolako errekargurik gabe.
Etxea zaintzeaz eta zure kontuez arduratzen da. Gainera, lasaitasuna eta konfiantza eskaintzen dizkizu. Hilero ordaintzeko aukerarekin, inolako errekargurik gabe.
Ikusi Kutxabank Auto Aseguruaren modalitateak, estaldura osoenak dituzu bermeak zeuk zehazteko eta zatika ordaintzeko aukerarekin. Ezagutu abantaila guztiak.
Aseguru honek horrelako aseguruen ohiko estaldurez gain, Kutxabanken bezeroentzako aparteko estaldurak dauzka.
Mailegua ez ordaintzeko aukera eskaintzen dizu lanik gabe geratuz gero, edo aldi baterako ezintasunarengatik bajan bazaude eta langabeziako prestazioa aitortuta ez baduzu.
Etxebizitza beste norbaitentzat alokatuta baduzu eta maizterrek alokairua ordaintzen ez badizute, babestuta egongo zara.
Autopromozioan eraikitze bidean dauden etxebizitzak babesten ditu, istripuzko gertaeren eta sumatu ezin den gertaeren ondoriozko kalte edo galera materialen aurrean, fenomeno naturalak barne.
Biziarteko errenta bat ziurtatzen du, hasierako ekarpen bakar baten truke. Errenten aseguru baten bidez kontratatzen da, eta aseguru horrek asegurudunari ziurtatzen dio bizi den artean errenta bat jasoko duela, eta hiltzen denean, onuradunek hasierako ekarpenaren pareko kapital bat jasoko dutela.
Kutxabanken ehorzketa-asegurua da heriotza baten ondorioz sortutako beharrentzako konponbidea, ehorzketako antolamenduaren gestio osoa errazten du eta.